Archivo por días: 08/09/2017

Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa

Irailaren 3an goizean Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa burutu zen Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua. Euskal Herriko hainbat parajetik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu ziren. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatu zituen, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko. Bost Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu zuten. Epaile lanetan luxuzko taldea izan genuen Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan zituela.

 

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du.  jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

Rk. No.Ini. Nombre FIDE EloN Club/Ciudad Pts.  Des 1
1 3 FM MIGUEL QUINTERO Francisco 2272 2268 Arlutz 5,5 21,5
2 8 OLAIZOLA ORTEGA Luis 2148 2163 Batalla 5,0 19,5
3 4 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2254 2243 Batalla 4,5 20,5
4 2 FM SAENZ MARTINEZ Juan Jose 2273 2269 Fomento Cultural 4,5 19,5
5 13 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2069 2063 Marlaxka 4,5 18,5
6 14 GALARZA CENZANO Inigo 2044 2038 Fomento Cultural 4,5 17,5
7 10 MANSO MARQUEZ Felix 2120 2121 Urnieta 4,5 17,0
8 1 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2361 2395 Batalla 4,0 22,0
9 5 SERRAS URIA Antonio 2229 2210 Batalla 4,0 18,0
10 7 ORTEGA FUENTES Luis Angel 2154 2150 Urnieta 4,0 17,5

Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen.

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari zen Goio Uriartek aritu ziren sariak banatzen.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburuaFrancisco MIGUEL QUINTERO

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburuaLuis OLAIZOLA ORTEGA 

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburuaCarlos CRUZ-LOPEZ CLARET 

Bestelako Sariak:

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Patxi MORENO ESTEBANEZ

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Carlota ARAMENDIA YBARRA

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburuaAnder
TAFALL VILLANUEVA 

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Juan Jose SAENZ MARTINEZ 

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Jose Luis MUÑOZ AVILA (Sari banaketan ez zuen parte hartzerik izan)

Silvestre MOREIRO SANCHEZ taldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan klubak antolatutako txapelketan sariak egiten hartutako lanagatik.