2018ko Batzar Nagusietarako deialdiak
Honen bidez Gipuzkoako Xake Federazioaren Ohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2018ko Azaroaren 18an (Igandea) izango da BERAUN BERA Klubaren egoitzan (Beraun kalean, 27, Errenteria). Lehen deialdia 10:30etan izango da eta 11:00etan bigarrena eta azkenekoa. Ondoko hau da gai zerrenda:
GAI ZERRENDA:
1. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu, hala badagokio.
2. 2019. urterako jarduketa plana.
3. GXFren 2019ko lehiaketa egutegia onartu.
4. 2019ko aurrekontuak onartu.
5. GXFren lehiaketa ofizialetarako oinarriak onartu (banakakoak eta taldekakoak).
6. Taldekako liga (zozketa).
7. Batzarrari egin zaizkion proposamenak (Gipuzkoako Xake Federazioan idatziz aurkeztuak 2018ko azaroaren 10eko 19:00ak baino lehen).
8. Galderak eta eskakizunak.
Honen bidez Gipuzkoako Xake Federazioaren Ez-ohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2018ko Azaroaren 18an (Igandea) izango da, Beraun Beraren egoitzan (Beraun k/ 27, Errenteria). Lehen deialdia 10:00etan izango da eta 10:30etan bigarrena eta azkenenekoa.
Ondoko hau da gai zerrenda:
GAI ZERRENDA:
1. GXFren lehiaketa ofizialetarako araudiak aldatzea:
– Kirol Diziplina Araudia.
– Taldekako Ligaren Araudia.
– Banakako Txapelketen Araudia.
2. Galderak eta eskakizunak.