Archivo por días: 11/11/2020

ESKOLA KIROLA – 2020/11/11 JAKINARAZPENA // DEPORTE ESCOLAR- COMUNICADO 11/11/2020

Honekin batera doakizue Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak argitaratutako dokumentua, Lehendakariaren Dekretua Eskola Kirolean aplikatzeari buruzkoa ( esteka ).

Edozein argibide behar izanez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzura (kirolak@gipuzkoa.eus) jo dezakezue, eta bertan erantzungo diegu zuen kontsultei.

Agur bero bat,

KIROL ZERBITZUA


Adjuntamos el enlace al documento publicado por la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco en relación con la aplicación en el Deporte Escolar del Decreto del Lehendakari ( enlace ).

 Para cualquier aclaración al respecto, no dudéis en dirigiros al Servicio de Deportes de la Diputación Foral Gipuzkoa (kirolak@gipuzkoa.eus), donde atenderemos a vuestras consultas.

 Un cordial saludo,

 SERVICIO DE DEPORTES

Indarrean dagoen araudiaren eragina / Incidencia de la normativa vigente

Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta “SARS-COV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko, alerta-egoeraren adierazpenaren eremuan prebentzio-neurri espezifikoak ezartzen dituen urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aldatzen duen Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak” gure lurraldeko kirolean dituen ondorioei dagokienez, honako hau jakinarazten dugu:

– Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak araudian jasotako neurrien aplikazio praktikoari buruzko interpretazioaren zain gaude, horiek argitzeko.

– Hala ere, eskola-kirolaren jarduera, hau da, derrigorrezko eskolatze-aldian eskola-orduetatik kanpo ikasleek egiten duten kirol-jarduera antolatua, bertan behera geratzen da berriro jakinarazi arte. Horrek multikirolaren jarduerari, klubetako eskolen jarduerei eta 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako udal kirol-jarduerei eragiten die.

— Era berean, kirol-jarduera federatua, lehiaketak eta entrenamenduak ere aldi baterako etenda geratzen dira, egungo araudia indarrean dagoen bitartean. Jarduera federatu profesionala edo erdi-profesionala salbuetsita dago.

– Gipuzkoako kirol-erakundeei jarraibide horiek jarraitzea gomendatzen diegu, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak berretsi arte.

– Gipuzkoako Foru Aldundiak taldeak eta jarduerak modu ez-presentzialean mantentzeko proposamenen gida bat bidaliko die eragindako eskola-kiroleko eta kirol federatuko eragileei, jarduera bat aurrez aurre egin ez daitekeen aldian garatzeko.

Ulertzen dugu egoera aldakor horretara egokitzeak eskatzen duen ahalegin handia, baina erakunde guztien elkartasuna eta konpromisoa eskatzen dugu, herritarrei babes-bermeak eskaintzeko, onartutako araudiaren arabera.

Agur bero bat.

KIROL ZERBITZUA

PDF: Jarduera Fisikoa


En relación con las implicaciones para el deporte de nuestro territorio del “Decreto 38/2020 del 6 de noviembre, del Lehendakari, de modificación del Decreto 36/2020, de 26 de octubre por el que se determinan medidas específicas de prevención, en el ámbito de la declaración del estado de alarma, como consecuencia de la evolución de la situación epidemiológico y para contener la propagación de infecciones causadas por el SARS-COV-2”, comunicamos lo siguiente:

– Estamos a la espera de que la Dirección de Deportes de Gobierno Vasco publique la interpretación de cara a la aplicación práctica de las medidas recogidas en la normativa para su aclaración.

– No obstante, se entiende que la actividad de Deporte Escolar, es decir, aquella actividad deportiva organizada que es practicada por escolares en horario no lectivo durante el periodo de escolarización obligatorio, queda suspendida hasta nuevo aviso. Esto afecta a la actividad de multikirola, a las actividades de las escuelas de los clubes y a las actividades deportivas municipales dirigidas a escolares de entre 6 y 16 años.

– Asimismo, la actividad deportiva federada, competiciones y entrenamientos, se entiende que queda también temporalmente suspendida, en tanto la normativa actual se mantenga vigente. Se exceptúa la actividad federada profesional o semi-profesional.

– Recomendamos a las entidades deportivas guipuzcoanas seguir estas pautas hasta conocer su confirmación por parte de la Dirección de Deportes Gobierno Vasco.

– La Diputación Foral de Gipuzkoa, remitirá a los agentes del deporte escolar y deporte federado afectados una guía de propuestas para el mantenimiento de los grupos y las actividades de manera no presencial, para su desarrollo durante el período durante el cual no puedan realizarse las actividades de manera presencial.

Entendemos el enorme esfuerzo que requiere la adaptación a esta situación cambiante, pero apelamos a la solidaridad y compromiso por parte de todas las entidades para ofrecer garantías de protección a la población conforme a la normativa aprobada.

Un cordial saludo.

SERVICIO DE DEPORTES

PDF: Actividad Fisica