Noiz: Maiatzaren larunbatetan, 4, 11, 18, 25 eta Ekainaren 1ean.
Ordua: Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak, bi egunetan izan ezik. Maiatzaren 11 eta 18an goiz eta arratsaldez jokatuko dira saioak, 10:00etan eta 16:00eta alegia.
Tokia: Donostiako Emakumeen Etxea, Okendo kalea, 9.
Jokatzeko erritmoa: 90 min + 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Saria: Sailkatutako lehenengo hiruentzat.
Txapelketa honek balio du 2019ko Euskadiko emakumeen arteko Xake-Txapelketarako sailkatzeko.
Ekainaren 1ean, azken eguna, hau da, azken txanda, Donostiako Emakumeen Etxean arratsaldeko 16:00etan jokalari guztiek jokatu beharko dute.
Beste egunetan, jokalariek aurreratu dezakete txanda, (bi txanda badaude, bakarrik goizekoa aurreratu dezakete) Gipuzkoako Federakuntzaren arauak betetzen badituzte.
Jokalariek onartzen dute antolatzaileek bere datu pertsonalak zabaltzea txapelketaren publizitatea egiteko (emaitzak, sailkapena, partidak, argazkiak… )
Indarrean dauden Nazioarteko Xake-Federakuntzaren (F.I.D.E.) arauekin jokatuko da txapelketa.