Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Abian da 2011ko Gipuzkoako Txapelketa Nagusia
By Maialen octubre 9, 2011

Abian da 2011ko Gipuzkoako Txapelketa Nagusia

  • Standard
  • 3 minutes
  • 0 Comments

Larunbatean hasi zen Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan eta 45 jokalariren partehartzearekin Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia. Txapelketa irabazteko faborito nagusien artean Patrice Etchegaray eta Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisuak eta Iñigo Martin eta Elvis Hernandez FIDE Maisuak ditugu. Auren atzetik beste 40 jokalari ahal den eta lan onena eginez txapela eskuratzeko esperantzarekin.

Lehenengo txandan sorpresa gutxi izan ziren, Juan Manuel Ruiz Arrasate-Arlutz elkarteko gaztean Luis Olaizola Gipuzkoako Txapeldun ohia garaitu zuen 5. mahaian; Joseba Izquierdo (Gros Xake Taldea) eta Aitor Gonzalezen (Errenteriako Fomento Cultural) artekoa berdinketan bukatu zen eta Aritz Izagirrek (Astigarragako Mundarro), Iñigo Galarza (Errenteriako Fomento Cultural) garaitu zuen.

Chess-Results webgunean aurkitu daitezke emaitza guztiak eta baita datorren asteko partidak ere.

Bestalde, irekita dago oraindik datorren ostegunera arte Gros Xake Taldearen egoitzan bertan jokatuko diren Gipuzkoako 2. eta 3. mailetako txapelketetarako izen-ematea, eta baita Tolosan jokatuko den kadete edo 16 urtez azpikoen txapelketarako izen-ematea ere.

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *