Aritz Abalia eta Carlos Sanchez 2. eta 3. sailkatu dira Euskadiko Eskolarteko Jokoetan
Asteburuan Gasteizen jokatu dira Euskadiko Eskolarteko XXX. Jokoak eta infantil mailan Aritz Abalia donostiarra izan da 2. sailkatua 4.5 punturekin. Puntu berberekin 3. postuan Carlos Sanchez azkoitiarra sailkatu da. Txapelduna Ander Salgado arabarra izan da. Gainontzeko gipuzkoarrak Raul Gonzalez eta Oier Otxoa 12. eta 14. postuetan sailkatu dira 2 punturekin.
Alebin mailan, Mikel D’Anna izan da gipuzkoar onena 5. postuan 3 punturekin, Unai Eliasek 2 puntu lortu ditu eta 6. sailkatu da eta Marina Romon azken postuan sailkatu da punturik lortu gabe. Txapelduna Jon Lagos bizkaitarra izan da.
Sailkapen osoa Eusko Jaurlaritzaren webgunean lortu daiteke.
Argazkiak Eusko Jaurlaritzaren webgunetik hartu ditugu: