Aritz Abalia eta Martin Zubimendi dira Gipuzkoako infantil eta alebin mailetako txapeldunak
Larunbatean jokatu zen Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren Finala eta Gipuzkoa guztiko 40 jokalari bildu ziren bertan. Hona hemen maila bakoitzeko lehen sailkatuak:
Infantilak
- Aritz Abalia
- Raul González
- Carlos Sánchez
Lehenengo emakumezkoa: Judith Goenaga
Sailkapen oso Chess-Results webgunean.
Alebinak:
- Martin Zubimendi
- Liher Urrutia
- Mikel D’Anna
Lehenengo emakumezkoa: Marina Romon