Azpeitia Hiria Xake Saria egin zuten irailak 24ean

Pasaden larunbatean VI. Azpeitia Hiria Xake Saria ospatu zen udaletxe azpian. 10 taldek hartu zuten parte txapelketan, eta Santurtziko taldeak irabazi zuen 31 punturekin. Taldean jokatu zuten lehiaketa, eta bakoitza lau jokalariz osatuta egon zen. Jokalari bakoitzak 9 partida jokatu zituen, eta partiden luzapena bost minutukoa izan zen. Txapelketa hori Adiskidetasunaren Zirkuiturako baliagarri izan zen.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “giro onean” ibili ziren, eta “ikusmira” eragin zuten. Horrez gain, Anaitasuna Kakute Azkoitiko Xake taldeari eta Azpeitiko Udalari “eskerrak” eman nahi izan dizkie “emandako laguntzagatik.”
Sailkapen osoa:
1-Santurtzi, 31 puntu
2-Gros, 28.5 puntu
3-Azkoitia, 28 puntu
4-Easo, 25 puntu
5-Zornotza, 19.5 puntu
6-Azpeitia A, 15 puntu
7-Beraun, 15 puntu
8-Zarautz, 12.5 puntu
9-Azpeitia B, 4.5 puntu
10-Ikastaroak (Azkoitiako eta Azpeitiako xake ikastaroetan dabiltzan gazteek osatua), 1 puntu.