Bakarkako eta taldekako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketen finalak
Iker Martinez eta Patxi Moreno dira Gipuzkoako bakarkako eskolarteko txapeldunak
Larunbatean jokatu ziren Donostian alebin eta infantil mailetako bakarkako xake txapelketak. Alebin mailan, Iker Martinez (Amara Berri) gailendu zen 4.5 punturekin, bigarren Unax Gillenea (Zurriola) izan zen eta hirugarren Inko Martinez (Zurriola), guztira 20 jokalarik hartu zuten parte. Infantil mailan Patxi Moreno (Toki Alai) izan zen txapelduna, Josu Manterola (Mariaren Bihotza) bigarrena eta Ander Tafall (Toki-Alai).
Hemen txapeldunen argazkiak. Zorionak guztioi!!
Gros Xake Taldeko taldeak garaile taldekakoan
Igandean, taldekako txapelketen txanda izan zen, bertan Gros Xake Taldeko taldeak izan ziren garaile alebin eta infantil mailetan. Hauek sailkapenak:
Infantilak
- Gros Xake Taldea
- Hondarribi-Marlaxka
- Axular
- San Benito
Alebinak
- Gros Xake Taldea
- Zurriola B
- Zurriola A
- Hondarribi-Marlaxka
- Axular
- Zurriola E
- San Ignacio
- San Benito
Hemen txapelketako argazkiak.