Batalla eta Jose Ramon Ros dira Gipuzkoako Partida Azkarren Txapeldunak
Abenduaren 17an eta 18an jokatu ziren Ibarrako Kiroldegian Gipuzkoako Partida azkarren bakarkako eta taldekako txapelketak.
Larunbatean 21 jokalari bildu ziren bakarkako txapelketa jokatzera eta bi fasetan banatu zen berau. Lehenengoan 10 eta 11 jokalariko bi talde egin ziren eta guztiek guztien aurkako liga bat jokatu zuten. Lehenengo fase horren ostean, lehenengo 8 jokalariek finala jokatu zuten, bigarren 8 jokalariek 9.etik 16.erako postuak eta beste 5ek azken postuak.
Partida guztien ondoren Jose Ramon Ros (Fomento Cultural) izan zen garaile, eta bere atzetik sailkatu ziren Jose Luis Guijarro (Billabona) eta Iosu Aguirre (Urnieta).
Batalla nagusi taldekakoan
Irungo Batalla taldea izan zen nagusi igandean jokatutako taldekako txapelketan bertaratutako 5 taldeen artetik 29.5 puntu aterata. Jarraian Errenteriako Fomento Cultural sailkatu zen 23.5 punturekin eta hirugarren Tolosa-Ibarra 12.5ekin. Hondarribi-Marlaxka izan zen 4. 9.5 punturekin eta Idiazabal 5. 5 punturekin.
Eskerrik asko Ibarrako Xake Elkarteari argazkiengatik.