Errenteriako Fomento Cultural eta Jose Ramon Ros Gipuzkoako Partida Azkarren Txapeldun
Abenduaren 11 eta 12an jokatu ziren Ibarrako Belabieta kiroldegian Ibarrako Xake Elkartearen antolakuntzarekin Gipuzkoako partida azkarren bakarkako eta taldekako txapelketak.
Larunbatean jokatu zen bakarkako txapelketan 18 jokalarik hartu zuten parte eta guztien arteko liga jokatu zuten. 17 partiden ostean Jose Ramon Ros (Fomento Cultural) izan zen garaile partida bakar bat galdu eta beste guztiak irabazita, bigarren Jose Luis Guijarro (Billabona) sailkatu zen 15 punturekin eta hirugarren Fran Ladron de Guevara (Zarautz) 14.5 punturekin.
Igandean taldekako txapelketa jokatzera 7 talde bertaratu ziren eta bi itzulitako liga jokatu zuten guztiek guztien aurka. Hauxe izan zen sailkapena:
- Fomento Cultural 38,5 pt
- C.D. Fortuna 33,5 pt
- Idiazabal A 24 pt
- Ibarra-Tolosa 23,5 pt
- Alfil 21 pt
- Mundarro 17,5 pt
- Idiazabal B 10 pt
- Bakarkako txapelketako partida guztien emaitzak deskargatu (PDF)
- Taldekako txapelketako partida guztien emaitzak deskargatu (PDF)
Argazkiak, Ibarrako Xake Elkarteak bidalitakoak dira.