Ohiko batzar orokorra - Federación Guipuzcoana de Ajedrez
- This event has passed.
Ohiko batzar orokorra
Azaroa 27, 2022 @ 10:00 am - 12:30 pm
Ohiko batzar orokorra
Donostia, 2022ko azaroaren 7a
Batzarkide estimatua.
Honen bidez dei egiten dizugu Gipuzkoako Xake Federazioaren (aurrerantzean GXF) ohiko Batzar Nagusira. Batzarra azaroaren 27an izango da (igandea), Bidasoa Fiantxeto 2019 Xake Klubaren egoitzan (Lope de Irigoyen kalea 19, Irun), 10:00etan lehenengo deialdian eta 10:30ean bigarren eta azken deialdian. Hona hemen
GAI ZERRENDA
- Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2021. urteko kirol-memoria.
- Txapelketa ofizialen oinarriak aldatzeko proposamena.
- Txapelketa ofizial berrien proposamena.
- Gazteen eta beteranoen 2022ko datak aldatzea, hala badagokio.
- GXFren 2023ko lehiaketen egutegia onartzea.
- 2023ko Gipuzkoako Ligako Hirugarren Mailako egitura onartzea.
- 2023ko Gipuzkoako Ligako igoera- eta jaitsiera-sistema onartzea.
- 2023ko Gipuzkoako Ligako dibisio eta multzoen konfigurazioa.
- Galdera-eskaerak.
Batzarrera dokumentaziorik bidali nahi izanez gero, azaroaren 21eko 10:00ak baino lehen bidaltzeko eskatzen dizuegu, aztertu eta gainerako batzarkideei bidali ahal izateko.
Ohar garrantzitsua: multzoak osatu ahal izateko, garrantzitsua da baldintzak adieraztea, izatekotan. Adibidez: klubeko hiru taldeek ezin dute elkarrekin jokatu.