2022 gipuzkoako xake azkarrean taldekako txapelketa - Federación Guipuzcoana de Ajedrez
- This event has passed.
2022 gipuzkoako xake azkarrean taldekako txapelketa
Urria 1, 2022 @ 4:00 pm - 8:30 pm
2022 gipuzkoako xake azkarrean taldekako txapelketa
Data: 2022ko urriaren 1an
Ordua: 16:00
Lekua: Beraun kalea, 27 behea. Errenteria (Beraun auzoa)
Joku erritmoa: 3’ + 2 segundu egindako jokaldi bakoitzagatik
Sariak: Kopak izango dira sailkapeneko lehengo hiru klubentzako
Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 29a, osteguna
Ohar garrantzitsua: Jokalari batek klubeko talde bakar batean jokatu ahal izango du, Txapelketa hasieran federatuta dagoen klubean. Arau hori ez betetzeak arau-hausle klubari deskalifikazioa ekarriko dio.
Emaitzak
TXAPELKETAREN OINARRIAK
- 1) GXFn federatuta dauden klub guztiek parte hartu ahal izango dute.
- 2) Jokalari batek txapelketaren hasieran federatuta dagoen klubeko talde batean bakarrik jokatu ahal izango du. Arau hori bete ezean, araua hautsi duen taldea kanporatu egingo da.
- 3) Txapelketa urriaren 1ean jokatuko da.
- 4) Txapelketa antolatzeko baimena duen klubean jokatuko dira partidak. Txapelketaren ordutegia deialdiarekin batera jakinaraziko da.
- 5) Joko-erritmoa 3 minutukoa izango da, eta 2 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko.
- 6) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira
- 7) Txapelketa jokatzeko sistema (Liga [Round Robin]) edo suitzarra) parte hartuko duten taldeen kopuruaren arabera erabakiko da, baita txanda kopurua ere.
- 8) Partidak lau taulatan jokatuko dira. Talde bakoitzak gutxienez lau jokalari izango ditu.
- 9) Lehiaketa hasi aurretik, talde bakoitzak bere jokalarien indar-ordena emango dio epaileari. Ezin izango da indar-ordena hori txapelketan zehar aldatu. Partida batean talde batek 4 jokalari baino gutxiagorekin jokatzen badu, jokatzen dutenek lehen tauletan jokatu beharko dute eta azkenak libre utzi.
- 10) Aurreko paragrafoan adierazitakoa bete ezean, taldeak galdu egingo du azkenik jokatu duen jokalaria artikulu hori betez gero jokatu beharko zukeen taularekin bat ez datorren tauletan.
- 11) Klubek nahi adina talde aurkeztu ahal izango dituzte. Epailea saiatuko da klub bereko taldeek lehen txandetan joka dezaten, ahal den neurrian.
- 12) Joko-aretoan ez da analisirik onartuko.
- 13) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago.
Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida.
Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com / http://arbiters.fide.com/ - 14) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
- 15) Txapelketa sistema suitzarraren bidez jokatzen bada, puntu gehien lortzen duenak irabaziko du, kontuan hartuta irabazitako partida bakoitzak 2 puntu batzen dituela, berdindutako bakoitzak 1 eta galdutako bakoitzak 0. Puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:
a) Sonnenborg-Berger, taldeka
b) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta
c) Progresiboa, berdinketa-hauste guztiekin (azken ondorioak)
d) Taulako puntuen batuketa
e) Garaipen-kopurua
f) Zozketa - 16) Txapelketa Liga sistemaren bidez (Round Robin) jokatzen bada, taula-puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.
Puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:
a) Partida bakoitzeko puntuen batura (2 puntu irabazitako bakoitzeko, 1 berdindutako bakoitzeko, 0 galdutako bakoitzeko).
b) Sonnenborg-Berger, taldeka
c) Berdindutako taldeen arteko emaitza partikularra
d) Emaitza partikularrean berdinketa gertatuz gero, lehenengo taulako irabazlea; berdinketa edo “tablak” gertatuz gero, bigarren taulako irabazlea, etab.
e) Taula guztietan berdinketak gertatuz gero, lehenengo taulan beltzekin jokatu duena
f) ZozketaC atala aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden taldeen kopurua gutxitzen bada, atal hori berriro aplikatuko da berdinduta jarraitzen dutenen artean.
- 17) Epaileak txanda hasteko agindua eman eta 5 minutura taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du, ez bertaratzeagatik.
- 18) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu.
- 19) Sariak (gutxienez):
1. Garaikurra
2. Garaikurra - 20) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).