Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Absolutu Txapelketa 2022 (Lehentasunezko Eta Lehenengo Mailak)

Azaroa 12, 2022 @ 4:00 pm - 9:00 pm

GIPUZKOAKO ABSOLUTU TXAPELKETA 2022 (LEHENTASUNEZKO ETA LEHENENGO MAILAK)

  • 2022KO GIPUZKOAKO ABSOLUTU TXAPELKETAREN KRONIKA

    Aurten Villabona Xake Klubari egokitu zaio 2022ko Gipuzkoako Absolutu Txapelketa antolatzea. Klubaren 50. urteurrena ospatzeko egin dituzten hainbat jardueretako bat izan zen. Mugarria izan zen xake-klub honentzat, eta espero dugu bere jarduerarekin urte askoan jarraitzea.

    Txapelketari dagokionez, gazteen indarra azpimarratu beharra dago; izan ere, lehen bost sailkatuen artean hiru 16 azpikoen kategoriakoak ziren.

    Sailkapen absolutuak Lehentasunezko mailako kategoriarekin bat egin zuen. Hona hemen lehen hiru sailkatuak:

    1. Nathaniel Capote Robayna (Gros)
    2. Markel Vesga Izeta (Santikutz)
    3. Asier Lakuntza Plazaola (Alfil)

    Lehen mailari dagokionez, honakoa izan zen podiuma:

    1. Zuhaitz Giménez López (Gros)
    2. Álex Larrañaga Juaristi (Gros)
    3. Íñigo Ximénez Crespo (Tamarindo)

    Lehen mailako aurreneko bi sailkatuak Lehentasunezko mailara igo ziren.

  • Datak: urriak 8, 15, 22 eta 29 eta azaroak 5, 12 eta 19

    Hasteko ordua: 16:00

    Lekua: Nagusia 58. Villabona.

    Txapelketako sariak: 400 € 300 € 200 €

    Lehentasunezko kategoriako sariak: Garaikurra Garaikurra Garaikurra

    Lehengo kategoriako sariak: Garaikurra Garaikurra Garaikurra

    Jokatzeko erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

    Izen-ematea: Bidali e-maila xake@fgajedrez.org helbidera urriaren 6a baino lehen (osteguna).

    Jokatzeko, beharrezkoa izango da Gipuzkoako Xake Federazioaren lizentzia indarrean izatea.

      • 1) Txapelketa urriaren 8, 15, 22 eta 29an eta azaroaren 5, 12 eta 19an jokatuko da.
      • 2) Txapelketa honela jokatuko da: 15 jokalari baino gehiago badaude, sistema suitzarraren bidez, 7 txandatan; 9 eta 15 jokalari artean badaude, sistemaren suitzarraren bidez, 5 txandatan; eta 9 jokalari baino gutxiago badaude, Liga sistemaren bidez (Round Robin).
      • 3) GXFn federatutako eta Lehentasunezko kategoriako edo Lehen mailako jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute txapelketan.
      • 4) Elo FIDE sistemako 1900 puntura iristen diren edo puntu horiek gainditzen dituzten GXFko jokalariak automatikoki pasako dira Lehentasunezko kategoriara, beheragoko kategoria batekoak badira. Elo FIDE sistemako 2000 puntura iristen diren edo puntu horiek gainditzen dituzten GXFko jokalariak automatikoki pasako dira Lehentasunezko kategoriara, beheragoko kategoria batekoak badira.
      • 5) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira.
      • 6) Txapelketa hasten den egunean indarrean dagoen Gipuzkoako Banakako Txapelketen Araudia aplikatuko da oso-osorik.
      • 7) Partidak txapelketa antolatzeko baimendutako klubetan egingo dira lehen aipatutako egunetan, 16:00etan.
      • 8) Joko-erritmoa ordu 1 eta 30 minutukoa izango da banakako kronoan, eta 30 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko, lehen jokalditik hasita.
      • 9) Ordulariak partida hasteko adierazitako orduan jarriko dira martxan, eta hortik ordu erdira taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du ez bertaratzeagatik.
      • 10) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Epaileak erabaki ahal izango du lehen txandara bertaratzen ez den den jokalaria kanporatzea. Jokalariak epaileari txanda argitaratu aurretik jakinarazten badio bertaratuko ez dela, ez da ez bertaratutzat hartuko.
      • 11) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Jokalari batek txapelketako partiden erdia baino gutxiago jokatzen badu, emaitza guztiak baliogabetuko zaizkio sailkapena egiteko.

     

    • 12) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:
      a) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta.
      b) Bucholz, guztira
      c) Sonnenborn-Berger
      d) Garaipen-kopurua
      e) Zozketa

      Bucholz kalkulatzeko, jokatu gabeko partidarik egonez gero, erabili den programak aplikatutako zuzenketaren bat egingo da, epailearen irizpidearen arabera; adibidez, Swiss Managerraren aurkari birtuala izeneko menua aplikatzea.
    • 13) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

      a) Sonnenborn-Berger

      b) Berdindutakoen arteko emaitza partikularra

      c) Garaipen-kopurua (ez bertaratzeagatik irabazitakoak barne)

      d) Txapelketako pieza beltzen kopurua (jokatu gabeko partidak barne)

      e) Pieza beltzen kopurua berdindutakoen artean

      f) Zozketa

      Berdinketa hausteko sistema bat aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden jokalarien kopurua gutxitzen bada, berdinketa hausteko sistemak berriro aplikatuko dira hasieratik.

    •  

    • 14) Jokalari batek partidaren bat aurreratzea eskatzen badu, honako arau hauei jarraituko zaie:
        • -Partida egun horretan jokatu ezin duenak partida aurreratzea erabaki dezake. Horretarako, txapelketako epaileari jakinaraziko dio, eta horrek partida aurreratzeko baimena eman beharko du.

       

        • -Partida aurreratzen duen jokalariak aurkariarekin ados jarri behar du partida zein egun, ordu eta lekutan egingo den zehazteko, txapelketako epaileari jakinaraziko dio eta emaitza eman beharko dio beranduenez partida aurreratu gabe jokatu behar zen ordurako eta egunerako; hala egin ezean, partida galdu egingo du, ez bertaratzeagatik.

       

        • -Partida aurreratu nahi duen jokalaria ez bada aurkariarekin ados jartzen, epaileak ez du aurreratzeko baimenik emango, eta partida hasieran batean adierazitako egunean eta orduan jokatuko da.

       

        • -Ez da baimenduko azken txandan partidak aurreratzea, guztiz justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik. Epaileak erabaki beharko du aurreratzea baimentzen duen ala ez.

       

    • 15) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago. Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida. Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
      Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com/
    •  

    • 16) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
    •  

    • 17) Sariak banaezinak izango dira. Jokalariek sari bakarra jaso dezakete.
    •  

    • 18) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu, behar bezala arrazoituta.
    •  

    • 19) Sariak:
      Gutxienez, garaikur bana bi kategorietako (Lehentasunezkoa eta Lehenengoa) lehen bi sailkatuentzat. GXFko Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du ea dirutan saririk emango den eta zenbat.
    •  

    • 20) Lehen mailako jokalariek honako taula honen arabera igo ahal izango dute Lehentasunezko mailara:

        • -Lehen mailako 10 jokalari arte: lehenengo biak igoko dira.

       

        • -Lehen mailako 11 eta 20 jokalari artean: lehenengo hiruak igo dira.

       

        • -Lehen mailako 21 eta 30 jokalari artean: lehenengo lauak igo dira. Eta horrela gainerakoak, EXFk kontrakoa arautu ezean.

       

    • 21) Txapelketak Elo FIDEn zenbatzeko balioko du.
    •  

    • 22) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).
    •  

    • 23) Txapelketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta aplikatu beharreko gainerako araudiak onartzea eta betetzea.
    •  

    Gipuzkoako Bigarren eta Hirugarren Mailako Txapelketa 2022

    Txapelketaren oinarriak

      • 1) Txapelketa urriaren 8, 15, 22 eta 29ean eta azaroaren 5, 12 eta 19an jokatuko da.

     

      • 2) Jokatu ahal izateko, nahitaezkoa da GXFn federatuta egotea.

     

      • 3) Hirugarren mailako txapelketan, Hirugarren mailakoak diren jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta FIDEn 1.700 puntu baino gutxiago badituzte; izan ere, Elo berdina edo handiagoa duen jokalaria hirugarren mailatik gorako kategoria batera igotzen da automatikoki. Halaber, 1550 puntu baino gutxiago dituzten Lehen mailako edo Lehentasunezko mailako jokalariek ere jokatu ahal izango dute; jokalari horiek ezin izango dute saririk jaso edo mailaz igo, eta ez dira kontuan hartuko igoko diren jokalarien kopurua zehazteko.

     

      • 4) Bigarren mailako txapelketan, Bigarren mailakoak diren jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta FIDEn 1.900 puntu baino gutxiago badituzte; izan ere, Elo berdina edo handiagoa duen jokalaria Bigarren mailatik gorako kategoria batera igotzen da automatikoki. 1700 eta 1899 (biak barne) arteko Elo FIDE lortzen duten Hirugarren mailako jokalariak automatikoki Bigarren mailara igoko dira. Halaber, 1750 puntu baino gutxiago dituzten Lehen mailako edo Lehentasunezko mailako jokalariek ere jokatu ahal izango dute; jokalari horiek ezin izango dute saririk jaso edo mailaz igo, eta ez dira kontuan hartuko igoko diren jokalarien kopurua zehazteko.

     

      • 5) Txapelketa egin ahal izateko gutxienez 6 parte-hartzaile egon beharko dira. 6, 7 edo 8 baleude, Liga sistemaren bidez egingo litzateke (Round Robin). 9tik 15era sistema suitzarra erabiliko litzateke, 5 txandatan, eta parte-hartzaileen kopuru handiagoarekin sistema suitzarra, 7 txandatan.

     

      • 6) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira.

     

      • 7) Txapelketa hasten den egunean indarrean dagoen Gipuzkoako Banakako Txapelketen Araudia aplikatuko da oso-osorik.

     

      • 8) Partidak txapelketa antolatzeko baimendutako klubetan egingo dira lehen aipatutako egunetan, 16:00etan.

     

      • 9) Joko-erritmoa ordu 1 eta 30 minutukoa izango da banakako kronoan, eta 30 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko, lehen jokalditik hasita.

     

      • 10) Ordulariak partida hasteko adierazitako orduan jarriko dira martxan, eta hortik ordu erdira taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du ez bertaratzeagatik.

     

      • 11) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Epaileak erabaki ahal izango du lehen txandara bertaratzen ez den den jokalaria kanporatzea. Jokalariak epaileari txanda argitaratu aurretik jakinarazten badio bertaratuko ez dela, ez da ez bertaratutzat hartuko.

     

      • 12) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Jokalari batek txapelketako partiden erdia baino gutxiago jokatzen badu, emaitza guztiak baliogabetuko zaizkio sailkapena egiteko.

     

    • 13) Jokalari batek partidaren bat aurreratzea eskatzen badu, honako arau hauei jarraituko zaie:
        • -Partida egun horretan jokatu ezin duenak partida aurreratzea erabaki dezake. Horretarako, txapelketako epaileari jakinaraziko dio, eta horrek partida aurreratzeko baimena eman beharko du.

       

        • -Partida aurreratzen duen jokalariak aurkariarekin ados jarri behar du partida zein egun, ordu eta lekutan egingo den zehazteko, txapelketako epaileari jakinaraziko dio eta emaitza eman beharko dio beranduenez partida aurreratu gabe jokatu behar zen ordurako eta egunerako; hala egin ezean, partida galdu egingo du, ez bertaratzeagatik.

       

        • -Partida aurreratu nahi duen jokalaria ez bada aurkariarekin ados jartzen, epaileak ez du aurreratzeko baimenik emango, eta partida hasieran batean adierazitako egunean eta orduan jokatuko da.

       

        • -Ez da baimenduko azken txandan partidak aurreratzea, guztiz justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik. Epaileak erabaki beharko du aurreratzea baimentzen duen ala ez.

       

    • 14) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago.
      Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida.
      Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
      Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com/
    • 15) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
    •  

    • 16) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

      a) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta
      b) Bucholz, guztira
      c) Sonnenborn-Berger
      d) Garaipen-kopurua
      e) Zozketa

      Bucholz kalkulatzeko, jokatu gabeko partidarik egonez gero, erabili den programak aplikatutako zuzenketaren bat egingo da, arbitroaren irizpidearen arabera. Adibidez, Swiss Managerraren aurkari birtuala izeneko menua aplikatzea.
    •  

    • 17) Txapelketa Liga sistemaren bidez (Round Robin) egiten bada, puntuetan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

      a) Sonnenborn-Berger
      b) Berdindutakoen arteko emaitza partikularra
      c) Garaipen-kopurua (ez bertaratzeagatik irabazitakoak barne)
      d) Txapelketako pieza beltzen kopurua (jokatu gabeko partidak barne)
      e) Pieza beltzen kopurua berdindutakoen artean
      f) Zozketa

      Berdinketa hausteko sistema bat aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden jokalarien kopurua gutxitzen bada, berdinketa hausteko sistemak berriro aplikatuko dira hasieratik.

    •  

    • 18) Garaikurrak egongo dira gutxienez lehen bi sailkatuentzat.
    •  

    • 19) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu, behar bezala arrazoituta.
    •  

    • 20) Jokalariek honako taula honen arabera igo ahal izango dute kategoriaz:

        • -10 jokalari arte: lehenengo biak igoko dira.

       

        • -11 eta 20 jokalari artean: lehenengo hiruak igo dira.

       

        • -21 eta 30 jokalari artean: lehenengo lauak igo dira.

       

    • 21) Eta horrela gainerakoak, EXFk kontrakoa arautu ezean.
    •  

    • 22) Bigarren mailako txapelketan, Bigarren mailako jokalariak bakarrik igo ahal izango dira kategoriaz, eta jokalari horiek bakarrik zenbatuko dira igotzen diren jokalarien kopurua zehazteko. Gauza bera Hirugarren mailako txapelketarako, Bigarren maila Hirugarrenarekin aldatuta..
    •  

    • 23) Txapelketak Elo FIDEn zenbatzeko balioko du.
    •  

    • 24) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).
    •  

    • 25) Txapelketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta aplikatu beharreko gainerako araudiak onartzea eta betetzea.
    •  

Details

Date:
Azaroa 12, 2022
Time:
4:00 pm - 9:00 pm

Organizer

FGA
Phone:
943474604
Email:
xake@fgajedrez.org
View Organizer Website

Venue

Villabona /
Kale Nagusia Kalea, 58,
Villabona, Gipuzkoa 20150 España
+ Google Map

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *