Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Loading Gertaerak

« All Gertaerak

  • This event has passed.

Bigarren Mailako Gipuzkoako Txapelketak 2022 (A Eta B Taldeak)

Urria 15 @ 4:00 pm - 9:00 pm

BIGARREN MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAK 2022 (A ETA B TALDEAK)

  • Egunak: urriak 8, 15, 22 eta 29 eta azaroak 5, 12 eta 19.

    Hasteko ordua: 16:00.

    Lekua: A taldea: Gros Xake Taldea. Anoeta ibilbidea 20. Donostia.

    B taldea: Xake Bidasoa Fiantxeto 2019. Lope de Irigoyen 19. Irun.

    Sariak: Lehen hiru sailkatuentzako garaikurrak.

    Jokatzeko erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

    Izen-ematea: A taldea: bidali e-maila xakegros@telefonica.net helbidera urriaren 6a baino lehen (osteguna).

    B taldea: bidali e-maila xake@fgajedrez.org helbidera urriaren 6a baino lehen (osteguna).

    Jokatzeko, beharrezkoa izango da Gipuzkoako Xake Federazioaren lizentzia indarrean izatea.

      • 1) Txapelketa urriaren 8, 15, 22 eta 29ean eta azaroaren 5, 12 eta 19an jokatuko da.
      • 2) Jokatu ahal izateko, nahitaezkoa da GXFn federatuta egotea.
      • 3) Hirugarren mailako txapelketan, Hirugarren mailakoak diren jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta FIDEn 1.700 puntu baino gutxiago badituzte; izan ere, Elo berdina edo handiagoa duen jokalaria hirugarren mailatik gorako kategoria batera igotzen da automatikoki. Halaber, 1550 puntu baino gutxiago dituzten Lehen mailako edo Lehentasunezko mailako jokalariek ere jokatu ahal izango dute; jokalari horiek ezin izango dute saririk jaso edo mailaz igo, eta ez dira kontuan hartuko igoko diren jokalarien kopurua zehazteko.
      • 4) Bigarren mailako txapelketan, Bigarren mailakoak diren jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta FIDEn 1.900 puntu baino gutxiago badituzte; izan ere, Elo berdina edo handiagoa duen jokalaria Bigarren mailatik gorako kategoria batera igotzen da automatikoki. 1700 eta 1899 (biak barne) arteko Elo FIDE lortzen duten Hirugarren mailako jokalariak automatikoki Bigarren mailara igoko dira. Halaber, 1750 puntu baino gutxiago dituzten Lehen mailako edo Lehentasunezko mailako jokalariek ere jokatu ahal izango dute; jokalari horiek ezin izango dute saririk jaso edo mailaz igo, eta ez dira kontuan hartuko igoko diren jokalarien kopurua zehazteko.
      • 5) Txapelketa egin ahal izateko gutxienez 6 parte-hartzaile egon beharko dira. 6, 7 edo 8 baleude, Liga sistemaren bidez egingo litzateke (Round Robin). 9tik 15era sistema suitzarra erabiliko litzateke, 5 txandatan, eta parte-hartzaileen kopuru handiagoarekin sistema suitzarra, 7 txandatan.
      • 6) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira.
      • 7) Txapelketa hasten den egunean indarrean dagoen Gipuzkoako Banakako Txapelketen Araudia aplikatuko da oso-osorik.
      • 8) Partidak txapelketa antolatzeko baimendutako klubetan egingo dira lehen aipatutako egunetan, 16:00etan.
      • 9) Joko-erritmoa ordu 1 eta 30 minutukoa izango da banakako kronoan, eta 30 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko, lehen jokalditik hasita.
      • 10) Ordulariak partida hasteko adierazitako orduan jarriko dira martxan, eta hortik ordu erdira taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du ez bertaratzeagatik.
      • 11) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Epaileak erabaki ahal izango du lehen txandara bertaratzen ez den den jokalaria kanporatzea. Jokalariak epaileari txanda argitaratu aurretik jakinarazten badio bertaratuko ez dela, ez da ez bertaratutzat hartuko.

     

      • 12) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Jokalari batek txapelketako partiden erdia baino gutxiago jokatzen badu, emaitza guztiak baliogabetuko zaizkio sailkapena egiteko.

     

    • 13) Jokalari batek partidaren bat aurreratzea eskatzen badu, honako arau hauei jarraituko zaie:
        • -Partida egun horretan jokatu ezin duenak partida aurreratzea erabaki dezake. Horretarako, txapelketako epaileari jakinaraziko dio, eta horrek partida aurreratzeko baimena eman beharko du.

       

        • -Partida aurreratzen duen jokalariak aurkariarekin ados jarri behar du partida zein egun, ordu eta lekutan egingo den zehazteko, txapelketako epaileari jakinaraziko dio eta emaitza eman beharko dio beranduenez partida aurreratu gabe jokatu behar zen ordurako eta egunerako; hala egin ezean, partida galdu egingo du, ez bertaratzeagatik.

       

        • -Partida aurreratu nahi duen jokalaria ez bada aurkariarekin ados jartzen, epaileak ez du aurreratzeko baimenik emango, eta partida hasieran batean adierazitako egunean eta orduan jokatuko da.

       

        • -Ez da baimenduko azken txandan partidak aurreratzea, guztiz justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik. Epaileak erabaki beharko du aurreratzea baimentzen duen ala ez.

       

    • 14) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago.
      Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida.
      Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
      Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com/
    • 15) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
    •  

    • 16) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

      a) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta
      b) Bucholz, guztira
      c) Sonnenborn-Berger
      d) Garaipen-kopurua
      e) Zozketa

      Bucholz kalkulatzeko, jokatu gabeko partidarik egonez gero, erabili den programak aplikatutako zuzenketaren bat egingo da, arbitroaren irizpidearen arabera. Adibidez, Swiss Managerraren aurkari birtuala izeneko menua aplikatzea.
    •  

    • 17) Txapelketa Liga sistemaren bidez (Round Robin) egiten bada, puntuetan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

      a) Sonnenborn-Berger
      b) Berdindutakoen arteko emaitza partikularra
      c) Garaipen-kopurua (ez bertaratzeagatik irabazitakoak barne)
      d) Txapelketako pieza beltzen kopurua (jokatu gabeko partidak barne)
      e) Pieza beltzen kopurua berdindutakoen artean
      f) Zozketa

      Berdinketa hausteko sistema bat aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden jokalarien kopurua gutxitzen bada, berdinketa hausteko sistemak berriro aplikatuko dira hasieratik.

    •  

    • 18) Garaikurrak egongo dira gutxienez lehen bi sailkatuentzat.
    •  

    • 19) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu, behar bezala arrazoituta.
    •  

    • 20) Jokalariek honako taula honen arabera igo ahal izango dute kategoriaz:

        • -10 jokalari arte: lehenengo biak igoko dira.

       

        • -11 eta 20 jokalari artean: lehenengo hiruak igo dira.

       

        • -21 eta 30 jokalari artean: lehenengo lauak igo dira.

       

    • 21) Eta horrela gainerakoak, EXFk kontrakoa arautu ezean.
    •  

    • 22) Bigarren mailako txapelketan, Bigarren mailako jokalariak bakarrik igo ahal izango dira kategoriaz, eta jokalari horiek bakarrik zenbatuko dira igotzen diren jokalarien kopurua zehazteko. Gauza bera Hirugarren mailako txapelketarako, Bigarren maila Hirugarrenarekin aldatuta..
    •  

    • 23) Txapelketak Elo FIDEn zenbatzeko balioko du.
    •  

    • 24) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).
    •  

    • 25) Txapelketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta aplikatu beharreko gainerako araudiak onartzea eta betetzea.
    •  

Emaitzak A taldea Emaitzak
Emaitzak B taldea Emaitzak

Xehetasunak

Date:
Urria 15
Time:
4:00 pm - 9:00 pm

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *