Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Loading Gertaerak

« All Gertaerak

  • This event has passed.

Gipuzkoako Kadete Txapelketa 2022

Urria 23

GIPUZKOAKO KADETE TXAPELKETA 2022

  • Egunak: urriak 9, 16, 23 eta 30 eta azaroak 6, 13 eta 20.
    Hasteko ordua: 10:00
    Lekua: Xake Bidasoa Fiantxeto 2019. Lope de Irigoyen 19. Irun.
    Sariak: Lehen hiru sailkatuentzako garaikurrak.
    Jokatzeko erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
    Adina: 2007tik aurrera jaiotakoak.
    Izen-ematea: Bidali e-maila xake@fgajedrez.org helbidera urriaren 6a baino lehen (osteguna).
    Jokatzeko, beharrezkoa izango da Gipuzkoako Xake Federazioaren lizentzia indarrean izatea.

     

      • 1) Txapelketa urriaren 9, 16, 23 eta 30ean eta azaroaren 6, 13 eta 20an jokatuko da.
      • 2) Txapelketa honela jokatuko da: jokalari-kopurua 9 baino txikiagoa bada, Liga sistemaren bidez (Round Robin); 9 eta 15 jokalari artean badaude, sistema suitzarraren bidez, 5 txandatan; eta 15 jokalari baino gehiago egonez gero, sistema suitzarraren bidez, 7 txandatan.
      • 3) 2007an eta hurrengo urteetan jaiotako eta GXFan federatutako jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute.
      • 4) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira.
      • 5) Txapelketa hasten den egunean indarrean dagoen Gipuzkoako Banakako Txapelketen Araudia aplikatuko da oso-osorik.
      • 6) Txapelketa antolatzeko baimena duen klubean jokatuko dira partidak. Txanden ordutegia behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da.
      • 7) Joko-erritmoa ordu 1 eta 30 minutukoa izango da banakako kronoan, eta 30 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko.
      • 8) Ordulariak partida hasteko adierazitako orduan jarriko dira martxan, eta hortik ordu erdira taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du ez bertaratzeagatik.
      • 9) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Epaileak erabaki ahal izango du lehen txandara bertaratzen ez den den jokalaria kanporatzea. Jokalariak epaileari txanda argitaratu aurretik jakinarazten badio bertaratuko ez dela, ez da ez bertaratutzat hartuko.
      • 10) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Jokalari batek txapelketako partiden erdia baino gutxiago jokatzen badu, emaitza guztiak baliogabetuko zaizkio sailkapena egiteko.
      • 11) Jokalari batek partidaren bat aurreratzea eskatzen badu, honako arau hauei jarraituko zaie:
        • - Partida egun horretan jokatu ezin duenak partida aurreratzea erabaki dezake. Horretarako, txapelketako epaileari jakinaraziko dio, eta horrek partida aurreratzeko baimena eman beharko du.
        • - Partida aurreratzen duen jokalariak aurkariarekin ados jarri behar du partida zein egun, ordu eta lekutan egingo den zehazteko, txapelketako epaileari jakinaraziko dio eta emaitza eman beharko dio beranduenez partida aurreratu gabe jokatu behar zen ordurako eta egunerako; hala egin ezean, partida galdu egingo du, ez bertaratzeagatik.
        • - Partida aurreratu nahi duen jokalaria ez bada aurkariarekin ados jartzen, epaileak ez du aurreratzeko baimenik emango, eta partida hasieran batean adierazitako egunean eta orduan jokatuko da.
        • - Ez da baimenduko azken txandan partidak aurreratzea, guztiz justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik. Epaileak partida aurreratzea baimenduko du, egoki baderitzo.
      • 12) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago.

        Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida. Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
        Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com/

      • 13) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
      • 14) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

        a) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta
        b) Bucholz, guztira
        c) Sonnenborn-Berger
        d) Garaipen-kopurua
        e) Zozketa

      • Bucholz kalkulatzeko, jokatu gabeko partidarik egonez gero, erabili den programak aplikatutako zuzenketaren bat egingo da, epailearen irizpidearen arabera. Adibidez, Swiss Managerraren aurkari birtuala izeneko menua aplikatzea.
      • 15) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:
        a) Sonnenborn-Berger
        b) Berdindutakoen arteko emaitza partikularra
        c) Garaipen-kopurua (ez bertaratzeagatik irabazitakoak barne)
        d) Txapelketako pieza beltzen kopurua (jokatu gabeko partidak barne)
        e) Pieza beltzen kopurua berdindutakoen artean.
        f) Zozketa

        Berdinketa hausteko sistema bat aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden jokalarien kopurua gutxitzen bada, berdinketa hausteko sistemak berriro aplikatuko dira hasieratik.

      • 16) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu.
      • 17) Lehenengo bi sailkatuei, gutxienez, dagokien garaikurra emango zaie.
      • 18) Txapelketak Elo FIDEn zenbatzeko balioko du.
      • 19) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).
    • 20) Txapelketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta aplikatu beharreko gainerako araudiak onartzea eta betetzea.

Xehetasunak

Date:
Urria 23

Antolatzailea

FGA
Phone:
943474604
Email:
xake@fgajedrez.org
View Antolatzailea Website

Lekua

Xake Bidasoa Fiantxeto
Lope de Irigoyen Kalea, 19, bajo
Irun, Gipuzkoa 20301 España
+ Google Map
Phone:
688872748
View Lekua Website

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *