Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Loading Gertaerak

« All Gertaerak

  • This event has passed.

OÑATIKO GAZTELEKUKO XXVIII. XAKE TXAPELKETA

Azaroa 20 @ 9:00 am - 12:00 pm

OÑATIKO XXVIII. XAKE AZKAR TXAPELKETA

Lagun agurgarriak,

Oñatiko Verduri Hall Gaztelekutik idazten dizuegu, OÑATIKO XXVIII. XAKE AZKAR TXAPELKETAren berri emateko asmoz. Hona hemen txapelketaren inguruko beharrezko informazioa:

  • Data: 2022ko  azaroaren 20a,  igandea.
  • Ordua: Goizeko 9:00etan hasiko da.
  • Tokia: Oñatiko Gaztelekuan, Foruen Enparantza, 4.
  • Jokoaren sistema: Suitzar era, 6 itzulietara.
  • Jokoaren erritmoa: Jokalari bakoitzak 15 minutu izango ditu bandera jaitsi arte.
  • Inskripzioa eta informazioa: Asteartetik ostiralera, Oñatiko Gaztelekuan, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, azaroak 18 arte. Edota, telefonoz – 943 71 82 57, WhatsApp-ez – 658 725 679 edo e-mailez (gazteinformazioa@onati.eus)
  • Inskripzioa: 5€
  • Sariak (*):

1.a________________________________________ 200 €

2.a________________________________________ 175 €

3.a________________________________________ 150 €

Lehen gaztea emakumea______________________   70 €

Lehen gazte gizakumea      _____________________  70 €

Herriko lehen gazte emakumea__________________ 50 €

Herriko lehen gazte gizakumea __________________ 50 €

Herriko lehena _______________________________ 80 €

 

(*)Sariak ez dira pilagarriak izango. Bi sari jokalari berdinak irabaziz gero, sari potoloena emango zaio, hutsik gelditu dena, dagokion hurrengoari emango zaio.

(**)Gazte kategorian lehiatzeko 18 urte (18 barne) artekoak behar dute lehiakideek.

(***) Plaza mugatuak egongo dira (izen ematearen hurrenkeraren arabera).

 

Parte hartzera animatuko zaretelakoan, zuen zain geratzen gara.

Oñatiko Gaztelekua

 

 

Xehetasunak

Date:
Azaroa 20
Time:
9:00 am - 12:00 pm

Antolatzailea

Oñatiko Gazteleku Verduri Hall
Phone:
943 71 82 57

Lekua

Oñatiko Gaztelekua – Verduri Hall /
Foruen Enparantza Plaza, 4
Oñati, Gipuzkoa 20560 Spain
+ Google Map

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *