Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Loading Gertaerak

« All Gertaerak

Banakako azkarrak

Iraila 24 @ 5:00 pm - 9:00 pm

GIPUZKOAKO PARTIDA AZKARREN BANAKAKO TXAPELKETA 20222

TXAPELKETAREN OINARRIAK

  • 1) GXFn federatuta dauden jokalari guztiek parte hartu ahal izango dute.
  • 2) Irailaren 24an jokatuko da.
  • 3) Txapelketa antolatzeko baimena duen klubean jokatuko dira partidak. Txapelketaren ordutegia deialdiarekin batera jakinaraziko da.
  • 4) Joko-erritmoa 3 minutukoa izango da, eta 2 segundo gehituko zaizkio jokaldi bakoitzeko.
  • 5) Txapelketaren joko-erritmoari dagokionez, FIDEko xake-arauak aplikatuko dira.
  • 6) Txapelketa hasten den egunean indarrean dagoen Gipuzkoako Banakako Txapelketen Araudia aplikatuko da oso-osorik.
  • 7) Parte-hartzaileen kopuruaren arabera erabakiko da txapelketa Liga sistemaren bidez (Round Robin) edo sistema suitzarraren bidez jokatuko den eta zenbat txanda egongo diren.
  • 8) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Epaileak erabaki ahal izango du lehen txandara bertaratzen ez den den jokalaria kanporatzea. Jokalariak epaileari txanda argitaratu aurretik jakinarazten badio bertaratuko ez dela, ez da ez bertaratutzat hartuko.
  • 9) Txapelketa Liga sistemaren bidez egiten bada (Round Robin), birritan ez bertaratzeak, justifikatuta egon ala ez, txapelketatik kanporatzea ekarriko du. Jokalari batek txapelketako partiden erdia baino gutxiago jokatzen badu, emaitza guztiak baliogabetuko zaizkio sailkapena egiteko.
  • 10) Joko-aretoan ez da analisirik onartuko.
  • 11) Partidan zehar, debekatuta dago jokalari batek joko-eremuan telefono mugikorra edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen komunikazio elektronikoko gailurik edukitzea. Hala ere, gailu horiek jokalariaren poltsan edo motxilan gordeta egotea edo joko-mahaiaren gainean edukitzea baimentzen da, betiere gailua erabat deskonektatuta badago.
    Jokalariak ezingo ditu poltsa, motxila edo gailu horiek joko-eremuan eduki epailearen baimenik gabe. Bistakoa bada jokalari batek joko-eremuan gisa horretako gailu bat duela, partida galduko du. Aurkariak irabaziko du partida.
    Partida hasi aurretik, jokalari guztiek jakinarazi beharko diote aurkariari ea poltsan edo motxilan telefono mugikorrik edo xake-jokaldiak iradoki ditzaketen beste komunikazio elektronikoko gailurik duten joko-eremuan.
    Hori guztia indarrean dauden FIDEko Xake Arauen eta FIDEko Epaile Batzordearen aginduaren arabera, hemen eskuragarri: http://arbiters.fide.com/

  • 12) Jokalariek ezingo dute joko-aretotik atera beren partida jokoan dagoen bitartean, epaile-taldeko kideren baten baimenarekin ez bada. Hark, txandaren egoera orokorra edo irteteko beste baimen batzuk baloratu ondoren, ateratzeko baimena ematen dion ala ez erabakiko du. Jokalariek ezingo dute analisi-gelara sartu partidak abian diren bitartean.
  • 13) Txapelketa sistema suitzarraren bidez egiten bada, puntuaketan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

    a) Bucholz, emaitzarik txarrena kenduta
    b) Bucholz, guztira
    c) Sonnenborn-Berger
    d) Garaipen-kopurua
    e) Zozketa

    Bucholz kalkulatzeko, jokatu gabeko partidarik egonez gero, erabili den programak aplikatutako zuzenketaren bat egingo da, arbitroaren irizpidearen arabera. Adibidez, Swiss Managerraren aurkari birtuala izeneko menua aplikatzea.

  • 14) Txapelketa Liga sistemaren bidez (Round Robin) egiten bada, puntuetan berdinduz gero, berdinketa hausteko sistema hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

    a) Sonnenborn-Berger
    b) Berdindutakoen arteko emaitza partikularra
    c) Garaipen-kopurua (ez bertaratzeagatik irabazitakoak barne)
    d) Txapelketako pieza beltzen kopurua (jokatu gabeko partidak barne)
    e) Pieza beltzen kopurua berdindutakoen artean
    f) Zozketa

    Berdinketa hausteko sistema bat aplikatzearen ondorioz berdinduta dauden jokalarien kopurua gutxitzen bada, berdinketa hausteko sistemak berriro aplikatuko dira hasieratik.

  • 15) Epaileak txanda hasteko agindua eman eta 5 minutura taulara agertu ez den jokalariak partida galduko du, ez bertaratzeagatik.
  • 16) GXFk izendatu eta ordaindu behar dituela uste duen txapelketa-epaileak izendatu eta ordainduko ditu.
  • 17) Sariak (gutxienez):

    1. Garaikurra
    2. Garaikurra

  • 18) Txapelketan parte hartzen dutenek baimena ematen dute antolatzaileek ekitaldia behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan beren datu pertsonalak argitaratzeko (emaitzak, sailkapenak, partidak, argazkiak, etab.).
  • 19) Txapelketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta aplikatu beharreko gainerako araudiak onartzea eta betetzea.

Xehetasunak

Date:
Iraila 24
Time:
5:00 pm - 9:00 pm

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.