Gipuzkoa, Bizkaia eta Cantabriako taldeen partehartzearekin ospatu da, hirugarren urtez jarraian, Gurutzetako (Barakaldo), Emakumezkoen selekzioen lurraldearteko III Txapelketa. Txapelketa orain hiru urte sortu zen, gure lurraldean jokatzen duten emakume xakelarien arteko harremana hobetu asmoz.
Gipuzkoarren aldetik Julia Gallego, Begoña Santesteban, Veronica Iglesias eta Daniela Veltek hartu zuten parte. Hala ere bigarren postuarekin konformatu behar izan dira Cantabriako selekzioaren atzetik eta Bizkaitarren aurretik.
Txapelketa amaitu ostean, partehartzaile guztien arteko anaitasun bazkaria ospatu da. Barakaldoko xake taldeek antolatzen duten ekitaldi bikaina izan da, Bizkaiko Xake Federakuntzaren laguntzarekin.