Eire txapelketaren VII. edizioa abian da
Eskualdeko xakearen urteroko zita da Urretxuko hau./
Urtarrilaren 21era arte irekita dago Eire-Bankoa txapelketarako izenematea Egun horretan egingo da lehenengo txandako partiden zozketa.
Txema Iriberri da txapelketa honen antolatzailea, eta jadanik 30 jokalariko partehartzea bermatuta dagoela dio, iaz 35 jokalari izan zituen txapelketa honetan.
Izena eman duten jokalarien artean, aurreko urteetan txapeldun izan diren lau jokalarietako hiru daude: Erostarbe (3 aldiz garaile), Altolagirre (1) eta Rodríguez (1).
Izenematek Eire Tabernan egin behar dira eta 8 € prezioa dauka. Prezioaren barnea, txapelketan partehartzea, kamiseta bat eta Euskal Xake Federakuntzak eskeinitako xake ikastaroa daude.
Sarien aldetik, irabazleak 135 € eta garaikurra eramango ditu, bigarrenak 60 € eta garaikurra eta hirugarrenak 30 € eta garaikurra. Lehenengo ez federatu eta lehenengo emakumearentzat ere garaikurrak egongo dira.
Txapelketa, liga sistema erabiliz jokatzen da, guztiak guztien aurka, eta jokalariek nahi duten egunean jokatu dezakete partida, aurretik ados jarrita. Behin lehenengo fasea bukatuta kopa sistema erabiliz final zortziren, laurden eta finalerdiak jokatuko dira.