Federazioa Klubak Denda Liga Lehiaketak Txapelketak Berriak Kutxa Txapelketa Loturak
  FEDERAZIOA
ZIRKULARRAK
 
  Aktak
  Batzarkideak
  Zirkularrak
  Deialdiak
  Elo
  Estatutuak
  Inprimakiak
  Zuzendaritza
  Kirol Oroimena
  Araudiak
  Kilometraje

     
 


Donostia, 2006ko urtarrilaren 9a
CIRCULAR N.º 11 / 2005/2006

Xakelari horiek:

Honekin batera bidaltzen dizkizuegu Jubenilen, Beteranoen eta Banakako Gipuzkoako Txapelketen azken sailkapenak. Jubenilen txapelketa emaitza aintzat hartutik, Alfil klubeko Asier Lakunza Plazaola igoko da lehen mailara.

Joan zen larunbatean, urtarrilak 7 zituela, jokatu zen Barakaldon Emakumezko Selekzioen Probintzi arteko III. Xake lehiaketa, eta gure selekzioa bigarren geratu zen, Kantabriakoaren atzetik.

Ohartuko zineten honezkero webgune berria daukagula. Roberto Arroniz oso lanpetuta dabil, eta utzi egin dio webgunea mantzentzeari. Berriro eskerrak eman nahi dizkiogu hainbeste urtez xakearen alde egin duen lan eskergarengatik. Edozein informazio argitaratzeko federazioaren helbide elektronikora bidali behar duzue: xake@fgajedrez.org . Robertok orain arte egin duen lana inork bere gain hartu nahi badu, jar dadila hartu-emanetan Federazioaerekin.

Webgune berrian, kluben atalean, badago gune bat ordezkariaren izena agertzen dena, eta alboan lauki batzuk daude mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoa jartzeko. Informazio hori norberarena denez gero, honekin batera inprimaki bat bidaltzen dizuegu, datu horiek webgunean jartzeko baimena eman dezazuen. Beraz, bere telefonoa eta helbide elektronikoa webgunean agertzea berdin zaionak nahikoa du izenpetzea eta Federaziora bidaltzea. Ezer bidaltzen ez baduzue, baimenik ez duzuela ematen ulertuko dugu, eta ez ditugu argitaratuko.

Larunbatean, urtarrilak 14 dituela, hasiko da Taldekako Txapelketa, eta ondoko telefono zenbakira bidal dezakezue mezu bat emaitza emateko: 605 72 63 75

 

Besterik gabe, agur bero bat.