Federazioa Klubak Denda Liga Lehiaketak Txapelketak Berriak Kutxa Txapelketa Loturak
  F E D E R A Z I O A
Z I R K U L A R R A K
 
  Aktak
  Batzarkideak
  Zirkularrak
  Deialdiak
  Elo
  Estatutuak
  Inprimakiak
  Zuzendaritza
  Kirol Oroimena
  Araudiak
  Kilometraje

     
 

Donostia, 2005eko irailaren13a
2.Zirkularra / 2005/2006

 

Xakelari preziatuak:

Honen gaineko kontsulta zenbait jaso ditugunez, banakako lehiaketak antolatzeko baldintzak jaso ditugu jarraian:

•  Gipuzkoako Txapelketa Nagusia:

•  Partaidetza. Gorengoen mailakoek, lehen mailakoek edo 1950 puntuko edo gehiagoko elo-a daukatenek parte hartu ahal izango dute.
•  Antolakuntza. 280 euro (egoitza batean baino gehiagotan jokatzen bada, proportzioan banatuko dira jardunaldiak)
•  Arbitrajea. Titulua daukan arbitro bat jarriko du Federazioak lehiaketa honetarako (zenbatekoa: 300 euro)
•  Sariak. 1.a: 500 € + garaikurra – 2.a 350 € + garaikurra – 3.a 250 € + garaikurra – 4.a 200 € – 5.a 180 € – 6.a 150 € – 7.a 100 € – 8.a 60 €. Maila gorenekoak ez diren 1. eta 2. sailkatuentzat garaikurrak.

•  Bigarren eta hirugarren mailetako eskualdekakoak:

•  Antolakuntza. 180 euro eskualde bakoitzeko (eskualdekakoa jokatu ahal izateko gutxienez 8 jokalari egon beharko dira)
•  Garaikurrak. 1. eta 2. sailkatuentzat

•  Kadeteak, Jubenilak eta Beteranoak:

•  Antolakuntza. 180 euro txapelketa bakoitzeko
•  Garaikurrak. Txapelketa bakoitzeko 1., 2. eta 3. sailkatuentzat.

•  Partida azkarrak, banakoak eta taldekakoak:

•  Antolakuntza. 300 euro bi txapelketak antolatzeagatik
•  Arbitrajea. Titulua daukan arbitro bat jarriko du Federazioak lehiaketa hauetarako (zenbatekoa: 120 euro)
•  Garaikurrak. Txapelketa bakoitzeko 1., 2. eta 3. sailkatuentzat.