Federazioa Klubak Denda Liga Lehiaketak Txapelketak Berriak Kutxa Txapelketa Loturak
  F E D E R A Z I O A
Z I R K U L A R R A K
 
  Aktak
  Batzarkideak
  Zirkularrak
  Deialdiak
  Elo
  Estatutuak
  Inprimakiak
  Zuzendaritza
  Kirol Oroimena
  Araudiak
  Kilometraje

     
 

Donostia, 2005eko irailaren 19a
3. ZIRKULARRA / 2005/2006

 

Xakelari horiek:

Honekin batera bidaltzen dizuegu ESKOLARTEKO INFANTILEK ETA 2. URTEKO ALEBINEK 2005/2006 DENBORALDIAN GIPUZKOAKOKO TALDEKAKO TXAPELKETAN PARTE HAR DEZATEN ESKATZEKO INPRIMAKIA.

Aurreko denboraldian era honetako lizentziak zeneuzkaten klubei zerrenda bidaltzen dizuegu, bajarik dagoen edo eskola ume hauen 2005/2006 denboraldiko lizentziak berritu behar diren Federazioari jakinaraz diezaiozuen.

INPRIMAKI HAU, ETA LIZENTZIAK BERRITU BEHAR DIREN EDO EZ ADIERAZTEN DUEN JAKINARAZPENA, FEDERAZIOAN EGON BEHAR DIRA URRIAREN 20A BAINO LEHEN (egun horretatik aurrera ezingo da eskola umeen altarik eman).

I. Mailako entrenatzaile ikastaroaren (ikasgai komunak) berri didaltzen dizuegu. Kirol Etxean izango da, irailaren 30etik azaroaren 26ra. Monitore/entrenatzaile titulua Eusko Jaurlaritzak onar dezan bloke komuneko probak eta bloke espezifiko bat + praktikak gainditu behar dira. Oraindik ez dakigu monitore titulua lehenagotik dakazuenoi bloke espezifikoarekin baliozkotuko zaizuen edo ez (kasu bakoitza aztertu beharko litzateke), baina bloke komuna guztiontzat derrigorrezkoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri Federazioarekin hartu-emanetan kasua azter dezagun edo Euskadiko Federaziora bidera dezagun, egoeraren berri eman diezaguten.

LEHIAKETEN INFORMAZIOA:

SESTAOKO NAZIOARTEKO XXI. IREKIA (2005)
2005eko azaroak 20, 10:00etan, Las Llanas kiroldegia (Sestao). Informazio gehiago: 944.722.127 zenbakira deitu, 17:00etatik 21:00etara.

ZALLAKO II. XAKE IREKIA
2005eko urriak 2, Zallako Euskadi Plazan. Informazio gehiago: 637.963.929 (Angel)