Donostia, 2005eko irailaren 28a
5.ZIRKULARRA / 2005/2006
Xakelari horiek:
Iñaki Rebolé Arbearen ekimenez (Ajedrez Orvina klubeko kidea eta NXFko lehendakariordea), lau probintzietako selekzioen arteko lehiaketa bat antolatzeko asmotan gabiltza.
2006ko urtarrilaren 6, 7, 8an jokatuko litzateke, itzuli bateko liga sisteman (3 jardunaldi). Egun bakoitzean partida bat jokatuko litzateke, arratsaldez; hartara, bi selekziok bi jardunaldi etxean jokatuko lituzkete, eta bakarra kanpoan; eta beste bi selekzioek bi jardunaldi kanpoan, eta bat etxean.
Besterik gabe, har ezazue agur bero bat.