Donostia, 2005eko azaroaren 22a
8. zirkularra / 2005/2006
Xakelari preziatuak:
7. zirkularrean bidali genizuen 1. mailarako igoera taulan akats bat zegoen: 2004/2005 Groseko 2. mailako eskualdekotik Aritz Rabadán Amas igoko da Aitor Goñi Garmendia ren lekuan.
2004/2005 Groseko 3. mailako eskualdekotik Jorge Feijoo Rubio eta José López García igoko dira, Ernesto Moreno Romero eta Aníbal Fernández del Pozo ren lekuan .
Barkatu eragozpenak; azken aurreko jardunaldiko sailkapena hartua genuen aintzat.
TXAPELKETETARAKO IZENA EMATEA
Gipuzkoako jubenilen eta beteranoen taldekako nahiz bakarkako txapelketa azkarretarako izena emateko epea zabalik da.
TALDEKAKO TXA. AZKARRAK: abenduak 17, 16:30ean, Manteo kiroldegian. Izena emateko azken eguna: abenduak 15; 943 29 12 18 (Idoia) 943 47 46 04 (Conchi) xake@fgajedrez.org
BANAKAKO TXA. AZKARRAK: abenduak 18, igandea, 10:00etan, Manteo kiroldegian.
Izena emateko azken eguna: abenduak 15; 943 29 12 18 (Idoia) 943 47 46 04 (Conchi) xake@fgajedrez.org
JUBENILAK: abenduak 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30, 16:30ean, Manteo kiroldegian. 1986an eta ondoko urteetan jaiotakoek parte hartu ahalko dute. Euskadiko 18 urtepekoen txapelketarako sailkatzeko balioko du.
Izena emateko azken eguna: abenduak 19; 943 29 12 18 (Idoia) 943 47 46 04 (Conchi) xake@fgajedrez.org
BETERANOAK: abenduak 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30, 16:30ean, Manteo kiroldegian. 1951n edo aurreko urteetan jaiotakoek parte hartu ahalko dute.
Izena emateko azken eguna: abenduak 19; 943 29 12 18 (Idoia) 943 47 46 04 (Conchi)
Besterik gabe, har ezazue agur bero bat.