Federazioa Klubak Denda Liga Lehiaketak Txapelketak Berriak Kutxa Txapelketa Loturak
  F E D E R A Z I O A
Z I R K U L A R R A K
 
  Aktak
  Batzarkideak
  Zirkularrak
  Deialdiak
  Elo
  Estatutuak
  Inprimakiak
  Zuzendaritza
  Kirol Oroimena
  Araudiak
  Kilometraje

     
 

Donostia, 2006ko urriaren 19a
3. Berripapera / 2006-2007

 

Xakelariok, honekin batera bidaltzen dizkizuegu ondokoak:

 

•  INFANTIL ETA 2. URTEKO ALEBIN MAILAKO ESKOLA UMEEK 2006/2007 DENBORALDIAN GIPUZKOAKO TALDEKAKO LIGAN ETA ABARRETAN PARTE HAR DEZATEN BAIMENA ESKATZEKO INPRIMAKIA

Joan zen denboraldian era honetako lizentziak zeneuzkaten klubei zerrenda bidaltzen dizuegu, Federazioari jakinaraz diezaiozuen bajarik badagoen edo zerrendan agertzen direnei lizentzia berritu behar zaien 2006/2007 denboraldirako.

INPRIMAKI HAU, AIPATUTAKO LIZENTZIAK BERRITU BEHAR DIREN EDO EZ DIOEN JAKINARAZPENAREKIN BATERA, FEDERAZIORA BIDALI BEHAR DIRA 2006KO AZAROAREN 10A BAINO LEHEN (egun horretatik aurrera ezingo da eskola kirolean altarik eman).

•  2007. URTERAKO ALTAK JASOTZEKO INPRIMAKIA. Nahitaez eman beharreko datuak dira: izena, bi abizen, jaioteguna eta NAren zenbakia (datu horiek eman gabe ezingo zaio inori altarik eman) EXFk helarazi digu jokalariaren lizentziaren zenbatekoa: 25 euro izango dira kategoria guztietarako. (Bidali inprimakia Federaziora 2006-11-30 baino lehen).

•  TALDEKAKO LIGAKO JOKALARIEN HURRENKERA ADIERAZTEKO INPRIMAKIA . Bete ezazu inprimakia kapitainaren datuak adierazita (Kluben batek joan zen denboraldian zuen egoitza aldatu badu, jakinaraz diezaiola Federazioari lehenbailehen). (Bidali inprimakia Federaziora 2006-11-30 baino lehen).

•  Zuen klubeko JOKALARIEN ZERRENDA (Kadete mailatik gora), bajarik badagoen adieraz dezazuen. Inprimaki hau Federaziora itzuli behar da. Aipatutako datarako ( 2006-11-30 ) aurkezten ez baduzue, bajarik ez dagoela ulertuko dugu.