Federazioa Klubak Denda Liga Lehiaketak Txapelketak Berriak Kutxa Txapelketa Loturak
  F E D E R A Z I O A
Z I R K U L A R R A K
 
  Aktak
  Batzarkideak
  Zirkularrak
  Deialdiak
  Elo
  Estatutuak
  Inprimakiak
  Zuzendaritza
  Kirol Oroimena
  Araudiak
  Kilometraje

     
 

Donostia, 2006ko azaroaren 5a
4. BERRIPAPERA. 2006/2007

Xakelari horiek:

Datorren urtean, 2007an, kirol materiala erosteko diru laguntza eskatzea tokatzen zaio Federazioari. Materiala erosteko plangintza irailaren 15a baino lehen egin behar du Federazioak.

Diru laguntza daukaten gauzak honako hauek dira:

•  Teknologi materiala
•  Erabilera orokorreko materiala
•  Kirol modalitate berriak edo Gipuzkoan bultza litezkeenak sustatzeko erabilera orokorreko material suntsikorra.
•  Klubetarako eta Federaziorako material suntsikorra.

“b” atalean, kronometratze eta kontrolean, hain zuzen ere, DGT XL erloju digitalak sar litezke.

“d” atalean, klubetarako eta Federaziorako material suntsikorra ren atalean, stauton 5/6 jokoak 50x50-eko taulak sar litezke.

Beraz, jakin nahi duguna zera da: zuen klubak material mota hau behar duen, eta bakoitzetik zenbat.

Gogoan izan erosketa datorren urtearen erdi aldera egingo dela, betiere, Foru Aldundiak baimena ematen badu.

Erlojuak 20 bat euro kosta litezke eta jokoak+taulak 8 euro (prezioa gutxi gorabeherakoa, eta erosketa egiten den unean merkatuan duen prezioaren baitan egongo da)

Azaroaren 30a baino lehen eman behar diguzue zuen asmoen berri.

Besterik gabe, agur bero bat.