Gabonetako Xake txapelketa Zumaian
Xakeko taulek hartu zuten 27ko arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan, Kbi xake klubak antolatutako Gabonetako txapelketan. Arratsaldeko lehen orduetan hasi ziren partidak, eta gauera arte jarraitu zuten.
Haurren mailako partidekin hasi zen txapelketa. 72 jokalari izan zituen haurren kategoriako txapelketak. Zumaiakoak asko, baina baita Bidasoa klubekoak, Azkoitikoak, Usurbilgoak edo Orioko jokalariak ere. Maila honetan onena Bidasoako Ibon Muñoz izan zen, Kbi klubeko Oier Sarasketa bigarren eta Bidasoako Aimara Arretxe hirugarren.
Behin haur eta gaztetxoen txapelketa amaituta, helduen txanda izan zen. Esan bezala, 30 jokalari izan zituen txapelketak kategoria honetan. Bidasoa klubeko Oscar Diez izan zen onena sei partida jokatu ondoren. Bigarren Armando Fernandez sevillarra izan zen, eta hirugarrena Xixongo Sergio Arias. Zumaiar onena Oier Sarasketa haurra izan zen.
Helduak.- ChessResult
Sub14.- ChessResult