Larunbatean bukatu dira pazko astean Eibarko Unibertsitatea Egoitzan jokatu diren Euskadiko Jubenil eta Kadete mailako txapelketak.

Jubeniletan Markel Zuloaga (Gros Xake Taldea), 2. sailkatu da 7 punturekin eta Ibai Dorronsoro (Hondarribi-Marlaxka) 4. 6 punturekin. Txapelduna Jon Lagos bizkaitarra izan da 9 punturekin partida guztiak irabazita.
Kadete mailan Jose Luis Muñoz (Gros Xake Taldea) 2. postuan gelditu da 4.5 punturekin eta Patxi Moreno (Hondarribi-Marlaxka) 3. postuan puntu berberekin. Cecilia Pérez 12. postuan sailkatu da 3 punturekin eta lehenengo emakumea izan da. Jon Ander Almagrok 2.5 puntu lortu ditu eta Estibaliz Apellanizek 2. Maila honetako txapelduna Andrian Martinez bizkaitarra izan da 5 punturekin.
Gipuzkoako jokalarien arduradun lanetan Mikel Vicente aritu da.