Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba Euskadiko Taldekako Sub-18 Xake Txapelduna
Pasa den igandean, urrairen 2a, Euskadiko Xake Federakuntzak (EXF-FVA) antolatuta, Barakaldon, egunean zehar, 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte Clara Campoamor kulturgunean burutu zen Euskadiko txapelketan, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Uranga eta Ander Uranga, gure taldekideek osatutako Hondarribia-Marlaxka taldeak Euskadiko taldekako 18 urte beherako txapelketan lehen postua lortu zuen eta abenduan burutuko den Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatu da.
Bertan Euskadiko talde honenek parte hartu zuten eta Gipuzkoatik Donostiako Gros Xake Taldea ere parte hartu zuen. Donostiarrek hirugarren postua lortu zuten irabazleen eta Martintxo talde Gazteiztarraren atzetik.
Gipuzkoako kirolaren emaitza ona delako ondorengo informazioa helarazten dizuegu.
mila esker zuen arretagatik eta laster arte
http://chess-results.com/
Informazioa (euskaraz eta gaztelaniaz) eta argazki gehiago gure taldeko webgunean