Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa
Irailaren 3an goizean Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa burutu zen Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua. Euskal Herriko hainbat parajetik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu ziren. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatu zituen, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko. Bost Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu zuten. Epaile lanetan luxuzko taldea izan genuen Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan zituela.
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
Rk. | No.Ini. | Nombre | FIDE | EloN | Club/Ciudad | Pts. | Des 1 |
1 | 3 | FM MIGUEL QUINTERO Francisco | 2272 | 2268 | Arlutz | 5,5 | 21,5 |
2 | 8 | OLAIZOLA ORTEGA Luis | 2148 | 2163 | Batalla | 5,0 | 19,5 |
3 | 4 | FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos | 2254 | 2243 | Batalla | 4,5 | 20,5 |
4 | 2 | FM SAENZ MARTINEZ Juan Jose | 2273 | 2269 | Fomento Cultural | 4,5 | 19,5 |
5 | 13 | MORENO ESTEBANEZ Patxi | 2069 | 2063 | Marlaxka | 4,5 | 18,5 |
6 | 14 | GALARZA CENZANO Inigo | 2044 | 2038 | Fomento Cultural | 4,5 | 17,5 |
7 | 10 | MANSO MARQUEZ Felix | 2120 | 2121 | Urnieta | 4,5 | 17,0 |
8 | 1 | FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio | 2361 | 2395 | Batalla | 4,0 | 22,0 |
9 | 5 | SERRAS URIA Antonio | 2229 | 2210 | Batalla | 4,0 | 18,0 |
10 | 7 | ORTEGA FUENTES Luis Angel | 2154 | 2150 | Urnieta | 4,0 | 17,5 |
Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen.
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari zen Goio Uriartek aritu ziren sariak banatzen.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Francisco MIGUEL QUINTERO
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Luis OLAIZOLA ORTEGA
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Carlos CRUZ-LOPEZ CLARET
Bestelako Sariak:
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Patxi MORENO ESTEBANEZ
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Carlota ARAMENDIA YBARRA
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Ander
TAFALL VILLANUEVA
60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Juan Jose SAENZ MARTINEZ
Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Jose Luis MUÑOZ AVILA (Sari banaketan ez zuen parte hartzerik izan)
Silvestre MOREIRO SANCHEZ taldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan klubak antolatutako txapelketan sariak egiten hartutako lanagatik.