Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Iñigo Argandoña da Gipuzkoako Txapeldun berria
By Maialen noviembre 17, 2013

Iñigo Argandoña da Gipuzkoako Txapeldun berria

  • Standard
  • 3 minutes
  • 0 Comments

IMG_20131116_203918Azaroaren 16an bukatu zen Donostian Gipuzkoako Txapelketa Nagusia Iñigo Argandoña (Gros Xake Taldea) Nazioarteko Maisuaren garaipenarekin 6 puntu lortuta. Bigarren sailkatua Hector Sánchez izan zen (Anaitasuna-Kakute) 5.5 punturekin eta hirugarren Aitor Alcaide (Arrasate-Arlutz) 5.5 punturekin.

Maila gorenekoak ez diren jokalarientzako sariak Ion Kuende (Anaitasuna Kakute) 5 puntu, David Pérez (C.D. Eibar) 4 puntu eta José Manuel Cejudo (Gros Xake Taldea) 4 puntu jokalarientzat izan ziren.

Bigarren mailako txapela Aritz Abaliarentzat (Gros Xake Taldea) izan da partida guztiak irabazi ostean. Bigarren sailkatua Carlos Berdote (Gros Xake Taldea) izan da 6 punturekin eta hirugarrena Mario Gallego (Santikutz-Legazpi) 4.5 punturekin.

Hirugarren mailako txapelketa Markel Zuloagak (Gros Xake Taldea) irabazi du 6.5 punturekin, bigarren Imanol Unanue (Gros Xake Taldea) izan da 6 punturekin eta hirugarren Jose Luis Muñoz (Gros Xake Taldea) 5.5 punturekin.

Kadeteen txapelketan Ramon Elduayen (Gros Xake Taldea) izan da garaile 5.5 punturekin, bigarren Juan Jose Aroztegi 5.5 punturekin eta hirugarren Markel Zuloaga (Gros Xake Taldea) 5 punturekin.

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *