Jose Luis Muñoz eta Miguel Aroztegi, Gipuzkoako Eskolarteko Txapeldunak!
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketen finalak jokatu dira gaur larunbata Donostian 32 jokalariren partehartzearekin.
Infantiletan Jose Luis Muñoz donostiarra izan da txapeldun Juan Jose Aroztegi (Beasain) eta Iraia Otxoaren (Anoeta) aurretik. Alebinetan Miguel Aroztegi beasaindarra izan da txapeldun Patxi Moreno eta Ander Tafall hondarribitarren aurretik.
Sailkapen osoa eta emaitzak hementxe ikus ditzakezue:
Argazkia Hondarribi-Marlaxka elkartearen webgunetik hartu dugu eta egileak Mikel Tafall eta Óscar Holgado dira. Eskerrik asko eurei.
Gogoratu, bihar igandea taldekako txapelketaren finalak jokatuko direla.