LICENCIAS FEDERADAS A DEPORTISTAS DE CATEGORIA INFANTIL

Lagun horiek:
Ohar argigarri honen bidez, infantil kategoriako kirolariei federazio-lizentziak emateari buruz ezarritako irizpideak definitu nahi dizkizuegu.

  1. Kiroletako zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 14ko 40-157/2020 Ebazpenaren bidez, etenda mantentzen dira benjamin, alebin eta infantil kategorietarako lehiaketa-jarduera guztiak, ofizialak nahiz lagunartekoak izan, bai eta ikastetxeetako ekipoen edo taldeen arteko topaketak antolatzea ere, gutxienez 2021eko urtarrilaren 1era arte.
  1. Infantil kategoriarako lehiaketak baimendu arte, ez da izapidetuko edozein modalitatetarako lizentzia federatua emateko baimenik.
  2. Taldeak inskribatzeko ezarritako gutxienekora iristeko adina kirolari ez duten kadete mailako taldeen kasuan, bereziki emakumezkoen kategoriei dagokienez, salbuespenez eta Eskola Kirolaren Euskal Batzordearen erabakiz, baimena eman ahal izango da talde horietan infantil kirolarien lizentzia emateko eta sartzeko, taldeak inskribatzeko ezarritako gutxienekoa bete arte. Kadete taldean inskribatutako infantil zenbatekoak ezingo du gainditu talde horretan inskribatutako kadete mailako kirolarien kopurua.
  1. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Baimenak aplikazioaren bidez egiteko unean, kadete mailako lizentzia federatuak infantil mailako mutilentzat tramitatzea eskatzen duten klub guztiek, eskaeraren arrazoian, taldea osatuko duten kadete kopurua eta infantil kopurua zehaztu beharko dituzte.

 Agur bero bat eta laster arte,
KIROL ZERBITZUA


Estimados y estimadas amigas:
A través de esta nota aclarativa, os queremos definir los criterios establecidos en relación a la emisión de licencias federadas a deportistas de categoría infantil.

  1. Mediante la Resolución de la Directora General de Deportes 40-157/2020 de 14 de septiembre de 2020, se mantienen suspendidas todas las actividades de competición para las categorías benjamín, alevín e infantil, sean oficiales o amistosas, como encuentros entre equipos o grupos de centros, al menos hasta el 1 de enero de 2021.
  1. Hasta que no se autorice la competición para la categoría infantil, no se tramitarán autorizaciones de emisión de licencia federada para ninguna modalidad.
  1. En el caso de equipos de categoría cadete que no cuenten con deportistas suficientes para alcanzar el mínimo establecido para la inscripción de los equipos, especialmente  en lo que afecta a las categorías femeninas, excepcionalmente y por acuerdo de la Comisión Vasca de Deporte Escolar, se podrá autorizar la emisión de licencia e  incorporación de deportistas infantiles  a dichos equipos hasta completar el mínimo establecido para la inscripción de los equipos. La cuantía de infantiles inscritos en el equipo cadete no podrá superar el número de deportistas cadete inscrito en dicho equipo.
  1. En el momento de realizar la solicitud a través de la aplicación de Autorizaciones de la Diputación Foral de Gipuzkoa, todos los clubes que soliciten tramitar licencias federadas  de categoría cadete a chicos/as de categoría infantil, deberán especificar en el motivo de la solicitud, el número de cadetes y el número de infantiles que formarán el equipo.

 Un cordial saludo,
SERVICIO DE DEPORTES