GIPUZKOAKO TALDEKAKO TXAPELKETAREN ARAUDIA |
1. ATALA.- Partaidetza |
1. Artikulua
Denboraldi horretan GXFn izena emanda egon eta txapelketarako sailkatuta dauden talde guztiek parte hartu ahal izango dute.
|
2. Artikulua
GXFk ezarritako epean eta moduan tramitatuko dira lizentziak.
|
3. Artikulua
Talde bakoitzak gutxienez 6 jokalari edukiko ditu, klub berak beheragoko mailetan dituen taldeetakoren baten 2 jokalari jubenil dituzten taldeak izan ezik; halakoetan, nahikoa izango da 4 jokalari izatea.
|
4. Artikulua
Taldeen osaera (hurrenkera zehaztuta) idatziz aurkeztu beharko da GXFn, GXFk ezarritako epean eta moduan. Jokalariak zerrendatzeko ez dago inolako irizpiderik jarraitu beharrik.
|
5. Artikulua
GORENGOEN mailan, azken lau jardunaldiak arte onartuko da taldean jokalari berriak inskribatzea (hau da, 1.etik 7.era). 1., 2. eta 3. mailetan Play Off-ak hasi arte sartu ahalko dira jokalari berriak. Izena eman berri duen jokalariak hurrengo jardunaldian jokatu ahal izateko GXFri jakinarazi beharko dio txanda jokatu aurreko osteguneko 18:00ak baino lehen. Osteguneko 18:00ak baino geroago jakinarazten badu, hurrengo jardunaldira arte itxaron beharko du parte hartzeko.
|
6. Artikulua
Talde batean izena emanda dagoen jokalari jubenil batek klub bereko goragoko mailako beste talde baten (baten, ez gehiagotan) jokatu ahal izango du, eta atzera bere taldearekin jokatu ahal izango du, gehienez ere hiru jardunalditan. Goragoko mailan jokatzen duen laugarren jardunalditik aurrera, talde hartan geratu beharko du dendoraldi amaiera arte. Jokalari aldaketa hori denboraldi osoan egin ahalko da, nahiz eta jokalariaren hasierako taldeak Liga amaitua izan (liga bukatu delako, erretiratu egin delako zigortu egin dutelako...)
|
7. Artikulua
Talde batean izena emanda dagoen jokalari senior batek klub bereko goragoko mailako beste talde baten (baten, ez gehiagotan) jokatu ahal izango du, baina behin jokatzen badu, talde hartan geratuko da denboraldi guztirako eta ezingo da hasierako taldera itzuli. Jokalari horren jatorrizko taldeak 3. artikulua, talde batek gutxienez zenbat jokalari izan behar dituen jasotzen duena, betetzen jarraitu beharko du. Jokalari aldaketa hori ezingo da egin jatorrizko taldeak Liga amaitua baldin badu (liga bukatu delako, erretiratu egin delako zigortu egin dutelako...).
|
8. Artikulua
Taldeetara gerora iristen diren jokalariak (5, 6 eta 7. artikuluak) hurrenkeraren azken lekuetan sartuko dira.
|
9. Artikulua
Talde batek dagokion kategorian izena ematen ez badu, edo behin lehiaketa hasi ondoren utzi egiten badu, talde hori desagertu egingo da.
|
2. ATALA.- Erakuntza |
10. artikulua
Gipuzkoako Taldekako Txapelketak ondoko kategoriak izango ditu: Gorengoena, Lehena, Bigarrena eta Hirugarrena.
|
11. artikulua
Gorengoen eta Lehen mailan 12 talde ariko dira, eta itzuli bateko liga jokatuko dute. Hartara, txapelketak 11 jardunaldi izango ditu.
Bigarren mailan 16 talde ariko dira. 16 taldeek elkarren aurka jokatuko dute bi fasetan. Lehenbiziko fasean zortziko bi taldetan banatuko dira (hurbiltasun geografikoaren arabera), eta talde bereko zortzi taldeek itzuli bateko liga jokatuko dute. Bigarren fasean, talde bakoitzeko lau lehen sailkatuek elkarren kontra jokatuko dute Scheveningen sistema erabiliz igotzeko; eta azken lau postuetan sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute nor jaitsiko den erabakitzeko.
Izena emandako gainerako taldeek osatuko dute Hirugarren maila. Talde kopuruaren arabera erabakiko da zer joko sistema erabili.
|
12. artikulua
Liga jokatzen denean, klub bereko talde bat baino gehiago baldin badaude talde berean, lehenbiziko jardunaldietan beste talde batzuen aurka joka dezaten (alegia, klub berekoen aurka joka ez dezaten) ahalegina egingo da.
|
13. artikulua
Bi fase jokatuko dituzten kategorietan, bigarren faseko sailkapena egiterakoan, aintzat hartuko da talde berean dauden taldeek elkarren kontra zer egin duten lehenbiziko fasean.
|
14. artikulua
Gipuzkoako Taldekako Txapelketako jardunaldiak larunbatetan jokatuko dira, 16:00etan hasita.
|
15. artikulua
Txapelketa hasi aurretik jakinaraziko da zein egunetan izango diren partidak.
|
16. artikulua
Gorengoen mailan eta lehen mailan 1h eta 30 min iraupena izango dute partidek, jokaldi bakoitzeko 30 segundoko gehigarriarekin; gainerako kategorietan 2 ordukoak izango dira. Jokalari eta partida bakoitzeko.
|
17. artikulua
Taldearen puntuazioa ateratzeko taldekide guztienak batuko dira. Jokalari batek irabazten duen partidak puntu bat balioko du, berdinduz gero puntu ½ eta galduz gero 0 puntu.
|
18. artikulua
Sailkapena egiterakoan (fase bakoitzean), taldeen arteko berdinketarik egonez gero, honako sistema hauek erabiliko dira berdinketa hausteko, hemen agertzen diren hurrenkera berean:
1.- Sonnenborn-Berger sistema
2.- Elkarren arteko emaitza
3.- Koefizienteen sistema elkarren arteko emaitzari aplikatua (4, 3, 2, 1)
4.- Zozketa
|
19. artikulua
Lehiaketa hasi aurretik emango da argitara kategoriaz igo eta jaitsi direnen zerrenda.
|
20. artikulua
GXFk nahi beste epaile izendatzeko ahalmena izango du lehiaketa behar bezala gauza dadin. |
21. artikulua
Talde batek epailea aurrean egotea eskatzeko aukera izango du partida baterako. Halakoetan, epailearen ordainsaria talde eskatzaileak ordaindu beharko du, Gipuzkoako Epaile Eskolaren prezioak aintzat hartuta.
|
22. artikulua
Talde batek partiden erdiak jokatu aurretik uzten badu lehiaketa, bere emaitza guztiak baliogabetu egingo dira. Partida erdiak jokatu ondoren uzten badu lehiaketa, emaitzak baliozkoak izango dira, eta jokatzeko geratzen zaizkion partidak galdutzat emango zaizkio 4-0ko emaitzarekin. Bi kasuetan, joan-etorrietarako diru laguntza jasotzeko eskubidea galduko du.
|
3. ATALA.- Taldeen arteko partidak |
23. artikulua
Egutegian lehenbizi aipatzen den taldearen (etxeko taldea) egoitzan jokatuko dira partidak.
|
24. artikulua
Lau partida jokatuko dira bi talderen arteko neurketetan. Etxeko taldearen lehen jokalariak zuriekin jokatuko du, bigarrenak beltzekin, hirugarrenak zuriekin eta laugarrenak beltzekin.
|
25. artikulua
Taldeko jokalarien hurrenkera aldaezina izango da txapelketan zehar, eta beti errespetatu beharko da. Aldaketa bat egin behar denean, hurrenkera errespetatuz mugituko dira jokalariak, 5, 6 eta 7. artikuluetan jasotako kasuetan izan ezik.
|
26. artikulua
Une bakoitzean indarrean dagoen Naioarteko Federazioaren araudia baliatuko da taldeen arteko partidak arautzeko.
|
27. artikulua
Partidak berandu hasiko balira, berandutzearen errua duen taldearen erloju guztiei gehituko litzaieke atzeratutako denbora (bi taldeen errua izango balitz, etxeko taldearen erloju guztiei gehituko litzaieke). Atzerapena ordubetetik gorakoa izango balitz, errudunak partida guztiak galduko lituzke.
|
28. artikulua
Neurketa bakoitza hasi aurretik, taldearen ordezkariak edo kapitainak aktan idatziko ditu parte hartuko duten bere jokalari guztien izenak (izena eta bi deiturak), GXFn aurkeztutako hurrenkera berean jarriko ditu.
|
29. artikulua
Epailerik ez badago, etxeko taldearen ordezkariak edo kapitainak akta behar bezala beteta aurkeztu beharko du Federazioan, zazpi eguneko epean, neurketa jokatu den egunetik kontatzen hasita. Baldintza hori betetzen ez badu, GXFk etxeko taldearen ordezkariari edo kapitainari deituko dio akta eskatzeko, eta berehala 40. artikulua aplikatuko da.
|
30. artikulua Etxeko taldearen ordezkariak edo kapitainak emaitzaren berri eman beharko du partida jokatzen den eguneko 24:00 orduak baino lehen, GXFra telefonoz deituta (943474604), eta erantzungailuan mezua utzita, edo xake@fgajedrez.org helbide elektronikora mezua bidalita. Epe horretan emaitzarik eman ezean, GXFk etxeko taldearen ordezkariari edo kapitainari deituko dio akta eskatzeko, eta berehala 41. artikulua aplikatuko da.
|
4. ATALA Lehiaketa Batzordea |
31. artikulua
Lehiaketa Batzorde bat eratuko du GXFk Gipuzkoako Taldekako Txapelketarako. Batzorde horren egitekoa izango da txapelketa behar bezala gauza dadin beharrezko neurri guztiak ezartzea, betiere, araudi honetan jasotakoarekin kontraesanik sortu gabe, eta malgutasunez jokatuz, txapelketa ondo joan dadin laguntze aldera.
|
32. artikulua
Lehiaketa Batzordea hauek osatuko dute: GXFko ordezkari bat, eta kluben sei ordezkari; txapelketan taldeak dituzten kluben artean egingo da zozketa, hiru titularrak izango dira eta beste hiru ordezkoak; titularretakoren bat tartean dagoenean ordezkoak esku hartuko du.
|
33. artikulua
Partidaren baten gainean edo txapelketarekin lotutako gertaeraren baten gainean erreklamazioa jarri nahi duenak, idatziz zuzendu beharko zaio Lehiaketa Batzordeari, eta GXFren egoitzan aurkeztu beharko du zazpi egun naturaleko epean, gertaera egunetik kontatzen hasita.
|
34. artikulua
Lehiaketa Batzordeak 7 eguneko epea izango du, aurkezten denetik kontatzen hasita, erreklamazioaren aldeko edo kontrako epaia emateko, edo hurrengo fasea edo promozioa hasi aurretik, non eta zazpi eguneko epeak horien hasiera harrapatzen duen.
|
35. artikulua
Lehiaketa Batzordeak gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak. Berdinketarik egonez gero, lehendakariaren botoak erabakiko du. Erabakien aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EXFren Lehiaketa Batzordeari, zazpi eguneko epean, Batzordearen erabakia jakinarazitzat jotzen denetik kontatzen hasita. Handik aurrera, EXFk ezarritako epeei eta aukerei jarraitu beharko zaie.
|
5. ATALA.- Zigorrak |
36. artikulua
Jokalari bat agertzen ez bada, eta behar bezala justifikatzen ez badu ez agertua, puntu bat gutxiago izango du sailkapenean jokalariaren taldeak.
Behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan (istripuak, eguraldia etab.), edo goragoko beste lehiaketaren batean parte hartu beharra dagoenean (lehiaketa ofizialak) ez da zigorrik jarriko; baina, betiere, behar bezala frogatu beharko dira.
Ez dira ezinbestekotzat hartuko ondokoak: azterketak, herriko jaiak, teorian titular diren jokalariek ezin jokatua eta abar.
|
37. artikulua
Talde batek banakako 4 ez-agertze justifikatu gabeko pilatzen baditu, 60 euroko isuna izango du.
|
38. artikulua
Talde batek banakako 8 ez-agertze justifikatu gabeko pilatzen baditu, 120 euroko isuna izango du, eta kategoriaz jaisteko ohartarazpena egingo zaio.
|
39. artikulua
Talde batek banakako 12 ez-agertze justifikatu gabeko pilatzen baditu, 240 euroko isuna izango du, eta kategoria galduko du.
|
40. artikulua
Neurketa baten akta ezarritako epean aurkezten ez bada (ikus 29. artikulua), 30 euroko isuna jarriko zaio akta aurkezteko ardura zeukan taldeari.
|
41. artikulua
Neurketa baten emaitza ezarritako epean jakinarazten ez bada (ikus 30. artikulua), 10 euroko isuna jarriko zaio emaitza emateko ardura zeukan taldeari.
|
42. artikulua
Neurketa batean, bi taldeetakoren batek behar ez bezalako taldekide zerrenda aurkezten badu, 4-0 galduko du neurketa. Bi taldeek behar ez bezalako taldekide zerrenda aurkezten badute, emaitza 0-0 izango da.
Behar ez bezalako zerrendatzat joko da 5, 6, 7, 8, edo 25. artikuluek ezartzen dutena ez betetzea.
Kapitain batek aktan jokalariak egoki zerrendatzen baditu, eta gero haietakoren bat-edozein dela ere bere zenbakia- agertzen ez bada, ez da joko b ehar ez bezalako zerrendatzat.
|
XEDAPEN GEHIAGARRIAK |
LEHENA
GXFren ardura izango da lehiaketa behar bezala gauza dadin beharrezko dokumentazio guztia helaraztea parte hartzen duten klubei: araudiak, inprimakiak, aktak, helbideak, emaitzak etab.
|
BIGARRENA
Taldearen ordezkariak edo kapitainak administrazio zeregin hauek dauzka: taldekideen zerrenda aurkeztu, jokalariek portaera egokia izan dezaten zaindu, neurketaren akta izenpetu, erreklamazioak aurkeztu eta abar.
Taldearen ordezkariak edo kapitainak ez du inolako parte hartzerik izan behar partidak jokoan dauden bitartean. Eta jokalariei ez die ezer esan behar egin duen mugimendu kopuruaren gainean edo joko erritmoaren kontrolak ganditzeko dauzkan zailtasunen gainean.
Hala ere, aurkariak berdinketa proposatzen dionean, onartu ala ez onerteko aholkua eman ahal izango dio bere taldeko jokalariari, baina ezingo du, inola ere, jokoan dagoen partidari buruzko aipamenik egin edo informaziorik eman.
|
HIRUGARRENA
GXFk diru laguntzak emango dizkie klubei 50 km baino gehiagoko joan-etorriak egin behar dituzten partidetarako. Horretarako, GXFren tarifak hartuko dira aintzat. Txapelketa behar bezala gauza dadin ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten klubei laguntzarik ez emateko ahalmena dauka GXFk.
|
LAUGARRENA
Jokalari jubenilak izango dira txapelketa bukatzen den urteko urtarrilaren 1ean 20 urte bete ez dituztenak. Gainerako jokalariak seniorrak izango dira. |
AZKEN XEDAPENAK |
LEHENA
Araudi honek indarrik gabe uzten ditu maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak. Halaber, indarrik gabe geratzen dira Gipuzkoako Taldekako Txapelketa arautzeko erabili izan diren araudi guztiak. Araudi honetan jaso gabeko kasuetan GXF, EXF, FEDA eta FIDEren araudiak, era honetako txapelketei aplikatzekoak, baliatuko dira, hurrenkera horretan.
|
BIGARRENA
GXFren Batzar Nagusiak onartu eta biharamunean sartuko da indarrean araudi hau.
|