Abian da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa

Larunbatez larunbat, apirilaren 12ra arte, Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketan ariko dira Eibarko klub Deportiboko xakelariak. Aurten bi talde aurkeztu ditu Deporreko Xake Batzordeak. Lehenengo mailakoan, Haritz Garro, Maykel Hernandez, Jose Luis Amado, Diego Olmo, Jon Arana eta Manuel Lopez arituko dira, Hirugarren mailakoan, Edu Olabe, Julen Garro, Emilio Freire, Mikel Larreategi, Aitor Arroitajauregi, Mikel Baena, Bruno Belar eta Ander Egurrola, biak ala biak mailaz igotzeko nahiarekin.

Lehenengo txandan, Billabona izan zuen aurrean Lehenengo mailako taldeak eta 2.5-1.5ko garaipena lortu zuen. Diego Olmo eta Jon Arana izan ziren Juan Ignacio Saenz eta Juan Migel Etxebesteren aurka partidak irabazi zituztenak, Haritz Garrok berdinketa lortu zuen lehenengo mahaian Unai Iraolaren aurka eta Manuel Lópezek denboraz galdu zuen David Parronen aurkako partida.

Hirugarren mailako taldeak, binako berdinketa lortu zuen Elgoibarren jokatutako partidan. Edu Olabe eta Mikel Baenak, Mikel Leon eta Aitor Arrieta garaitu zituzten, eta Aitor Arroitajauregi eta Ander Egurrolak Mikel Fidalgo eta Juan Manuel Navarroren aurka galdu egin zuten.

Datorren asteburuan bi taldeek Eibarren jokatuko dute, Lehenengo mailako taldeak Debako San Roke izango du aurrean, eta Hirugarrenekoak Billabona. Partidak larunbatean 16:00 izango dira, Klub Deportiboaren egoitzan.

Arranca la Liga Gipuzkoana de Ajedrez

Sábado a sábado hasta el 12 de abril se disputará el Campeonato de Gipuzkoa de Ajedrez por Equipos. Para la edición de 2008, la Comisión de Ajedrez del Club Deportivo Eibar ha presentado 2 equipos. En el equipo de Primera Categoría jugarán Haritz Garro, Maykel Hernandez, Jose Luis Amado, Diego Olmo, Jon Arana y Manuel Lopez; en el equipo de Tercera jugarán Edu Olabe, Julen Garro, Emilio Freire, Mikel Larreategi, Aitor Arroitajauregi, Mikel Baena, Bruno Belar y Ander Egurrola; ambos con el objetivo de ascender de categoría.

En la primera ronda, el equipo de Primera recibió al equipo de Billabona en el Club Deportivo, venciendo por 2.5-1.5. Diego Olmo y Jon Arana vencieron a Juan Ignacio Saenz y Juan Miguel Etxebeste, respectivamente, mientras que Haritz Garro entabló su partida de la primera mesa ante Unai Iraola y Manuel López perdió por tiempo ante David Parrón.

El equipo de Tercera, empató a 2 en su visita a Elgoibar. Edu Olabe y Mikel Baena puntuaron para los eibarreses al vencer a Mikel Leon y Aitor Arrieta, mientras Aitor Arroitajauregi y Ander Egurrola no pudieron vencer a Mikel Fidalgo y Juan Manuel Navarro.

El próximo fin de semana ambos equipos jugarán en Eibar. El equipo de Primera recibirá al recién descendido San Roke de Deba, que viene de ganar en la primera ronda, y el equipo de Tercera recibirá a Billabona.
Las partidas se disputarán a partir de las 16:00 horas del sábado en el Club Deportivo Eibar.