3-1eko garaipena Azkoitiarren aurka
Deporreko Lehenengo mailako xake taldeak bere sasoi ona erakutsi zuen beste astebetez, 3-1eko emaitzarekin Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 6. txandan Azkoitiko Anaitasuna-Kakute taldea 3-1eko emaitzarekin gainditu ostean.
Diego Olmo eta Jon Aranak, Hector Sanchez eta Ion Kuenderen aurkako partidak irabaztea lortu zuten eta Haritz Garro eta Edu Olabek berdinketa eskuratu zuten Egoitz Irure eta Anibal Fernandezen aurka.
Honenbestez, Deporreko xakelariak beste astebetez txapelketaren lidergoan daude 17 punturekin eta Gros C bigarren sailkatuarengandik puntu erdi eskasera. Datorren asteburuan Hernanira egingo dute bisita eibartarrek.
Hirugarren mailako taldeak ez zuen partidarik jokatu asteburuan eta sailkapenean 4. postura jeitsi da 11 punturekin.
Datorren larunbatean, Zarautz F taldea izango dute aurrean Klub Deportiboan 16:00tatik aurrera jokatuko den partidan.
Victoria por 3-1 ante Azkoitia
El equipo de ajedrez del Club Deportivo Eibar que disputa la liga de Primera Categoría de Gipuzkoa, venció por 3-1 al equipo Anaitasuna-Kakute de Azkoitia manteniéndose, por una semana más, en el liderato del Campeonato.
Diego Olmo y Jon Arana vencieron a Hector Sánchez y Ion Kuende, mientras Haritz Garro y Edu Olabe entablaron sus partidas ante Egoitz Irure y Anibal Fernández.
Por lo tanto, los eibarreses son líderes una semana más, a escaso medio punto de distancia de Gros C. El próximo fin de semana visitarán al equipo de Hernani para la disputa de la 7ª ronda.
El equipo de Tercera categoría descansó el pasado fin de semana y por lo tanto ha caído al 4º puesto de la clasificación. El próximo fin de semana recibirán en el Club Deportivo Eibar al Zarautz F a partir de las 16:00 horas