XXXI. DONOSTIA HIRIA
XAKE TXAPELKETA IREKIA
TXAPELKETAREN ARAUAK

Txapelketa 9 txandatara jokatuko da Ratingean oinarritutako Suitzar Sistema erabiliz, 2008ko martxoaren 16a eta 23a artean. Swiss Manager programa erabiliko da parekatzeak egiteko, nahiz eta epaileek gainbegiratuko duen txanda bakoitzeko partiden zerrenda.

Partidak, Donostiako Udaletxeko Batzar Areto Nagusian jokatuko dira (Alderdi Ederretik sartuta) ondorengo ordutegian:

  1. Martxoaren 16a (igandea): 17:00
    Martxoaren 17a (astelehena): 17:00
    Martxoaren 18a (asteartea): 17:00
    Martxoaren 19a (asteazkena): 17:00
    Martxoaren 20a (osteguna): 10:00
    Martxoaren 20a (osteguna): 17:00
    Martxoaren 21a (ostirala): 17:00
    Martxoaren 22a (larunbata): 17:00
    Martxoaren 23a (igandea): 9:30

Jokalariek 90 minutu izango dituzte partidarako, egiten duten jokaldi bakoitzarengatik 30 segundo gehituz.

Erlojuak goian esandako orduetan jarriko dira martxan, eta ordu horretatik ordu bete pasatzean etorri ez diren jokalari guztiei partida galdutzat emango zaie.

Jokalari bat partida batera etorriko ez balitz arrazoirik eman gabe, txapelketatik egotziko genuke.

Jokalariek 0,5 puntu balio duten 2 atseden edo “bye” izango dituzte euren eskura. “Bye” horiek erabili ahal izateko, behar besteko aurrerapenarekin epaile taldeari horrela eskatu beharko zaio. Edozein modutan, azken bi txandetarako ezingo dira eskatu eta antolakuntzak gonbidatutako jokalariek ere ezin izango dituzte erabili.

Apelazio Batzordea honela eratuko da: 5 jokalari lehen txanda bukatu baino lehen jokalariek bozketan hautatuak. 3 nazionalitate desberdin egon beharko dira ordezkatuta Batzordean. 5 horien artetik boto gehien jaso duten 3rak, Batzordearen kide titular izango dira eta gainontzeko biak ordezko, titularretako norbait arazoan murgildurik balego berau ordezteko.

Epaileen edozein erabakiri helegitea jartzeko, Apelazio Batzordeari idatzi bat igorriko zaio Epaile Nagusiaren bidez, eta edozein kasutan, arazoa gertatu den saioa bukatu eta ordu bete beranduago arteko epea egongo da horretarako. Batzordearen erabakiak aldaezinak izango dira.

Lehen txandako partidak, txapelketaren irekiera saioan jakinaraziko dira. Gainontzeko txandetan, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko dira.

Ez da onartuko Joko Gelan partiden analisirik egitea. Horretarako dago Analisi Gela. Bertara ezingo dira eraman txapelketako tablero, pieza zein erlojuak.

Guztiz debekatuta dago aurrez epaileak onartu gabeko eskuko telefono edo beste edozein gailu elektroniko jokatzeko gelan sartzea. Partidak dirauten artean, jokalariren baten telefono edo beste gailu batek joko balu, jokalariak partida galdu egingo du. Epaileak erabakiko du zein izango den aurkariaren puntuazioa. Jotzea esaten denean, gailuak egindako edozein soinu edo bibrazio esan nahi da, deia, mezua, alarma edo beste edozein delarik zergatia.

Xakearen Legeek 8.1 eta 8.4 ataletan diotenari jarraituz, jokalariek ezin izango diote jokaldiak idazteari utzi partidan zehar.

Pertsona orok Joko Area utzi beharko du, epaileak hala eskatuta, bere lana erraztearren.

Arrazoiren batengatik Joko Area utzi behar bada, abisatu mesedez Epaile bati. Partida jokatzen ari diren jokalariek ezin izango dute Analisi Gelara sartu.

Sailkapen eta sariak jasotzeko, berdinketak ondoko desberdintze sistemak erabiliz desegingo dira:

    1. ARPO(-1,1) Sistema: aurkarien performance errekurtsiboen batezbestekoa, altuena eta baxuena izan ezik. Definizioa eta kalkuluak egiteko programa Julio Gonzalez Diaz eta beste batzuenak dira eta http://www.kellogg.northwestern.edu/faculty/gonzalezdiaz/Desempate/ helbidean lor daitezke.
    2. Gainjarria: Txanda bakoitzean jokalariak dituen puntuen batuketa. Berdinketak jarraituz gero lehenengo txandako emaitzak kenduko dira, berdinketak jarraitzen badu bigarren txandakoak, eta horrela jarraituko da txandaz txanda berdinketa hautsi arte.
    3. Bucholz brasildar zuzendua: aurkarien puntuen batuketa txikiena izan ezik (*).
    4. Zozketa

(*) ikurra daukaten sistemak kalkulatzeko, jokatu gabeko partidak berdinketa moduan hartuko dira.

Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.

Epaile Nagusia Mikel Larreategi Arana (FIDE Nazioarteko Epailea) izango da eta bigarren epailea Ramon Etxeberria Iriondo (EXF Epailea). Epaile Nagusiak nahi adina epaile laguntzaile izendatu ahal izango du.

Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztia onartu eta betetzea esan nahi du.

Arau hauen interpretazio arazorik sortuko balitz,

gaztelaniaz idatzitakoak hartuko dira baliozko gisa