Partida azkarren bakarkako txapelketa
Joan den larunbatean, irailak 30, Gipuzkoako partida azkarren bakarkako txapelketa nagusia burutu zen Billabonan, bertako Kultur Etxean alegia. Guztira 35 partaide izan ziren. Berez, betiko moduan, Federazioak sariak banatu ditu lehen sailkatuen artean. Horrez gain, Billabonako taldeak, kimena antolatzeaz gain, bestelako sariak eta opariak eskaini zituen hainbat joklariei, hau da, Billabonako lehen jokalariari, 55 urte gorako lehen jokalariari, 18 urte azpiko lehenari eta lehendabiziko emakumezkoari.
Irabazle nagusia Jose Luis Gujarro gertatu zen. Informazio osoa Billabonako Xake taldearen webgunean ikus dezakezue.
José Luis Guijarro, Xavier Beudaert eta Txus Agirretxeren ondoan / Argazkia: