Patxi Moreno Euskadiko Eskolarteko Txapeldun
Bilboko Txurdinagako kiroldegian jokatu dira asteburuan Euskadiko alebin eta infantil mailetako Eskolarteko xake finalak.
Infantil mailan Patxi Moreno izan da txapeldun jokatutako 6 partidak irabazita, bere taldekide Ander Tafall bigarren sailkatu da 4.5 punturekin. Bizkaiko Imanol Toledano izan dute podiumean lagun. Sara Barandiaran izan da lehenengo neska 11. postuan sailkatuta 3 punturekin
Hauexek gainontzeko gipuzkoarrek lortutako emaitzak:
- 5º Ivan Iturralde 4 puntu
- 8º Josu Manterola 3.5 puntu
- 10º Jon Ander Almagro 3 puntu
- 15º Estibaliz Apellaniz 3 puntu
Alebinetan berdintasuna izan da nagusi, lehen 4 sailkatuen puntu berberak lortu baitituzte. Aitor Gonzalez (Bizkaia) izan da lehena, Hugo Pelegrin (Araba) bigarren, Inko Martinez (Gipuzkoa) hirugarren eta Karan Singh (Bizkaia) laugarren. Beste bi gipuzkoarrak Iker Martinez (2.5 puntu) eta Miriam Apellaniz (puntu 1) izan dira.
Zorionak guztiei!
Argazkiak Jose Luis Apellaniz-enak dira.
- Infantiletako emaitza guztiak Chess-Results webgunean
- Alebinetak emaitza guztiak Chess-Results webgunean