Archivos de la categoría Avisos

Eibar inguruko Eskolarteko Xake Txapelketa

Bi egunetako emaitzak kontuan hartuta Aritz Tornay (Gazteluondo Arrasate) izan da onena nagusien mailan eta Aimar Garcia (La Salle Isasi) benjaminen mailan.

Jokalari guztiei Gipuzkoako Xake Federakuntzak eskainitako dominak eman diete eta bi egunetako jokalari onenei Eibarko Klub Deportiboak garaikurrak eskaini die.

Hona hemen bi egunetako sailkapenen batuketa:

Nagusiak

# Izena Ikastetxea 1. eguna 2. eguna Batuketa
1 Tornay, Aritz Gazteluondo – Arrasate 5 5 10
2 Cearsolo, Beñat Elgoibarko Ikastola 4 4 8
3 Ye, Yu Xuan Aldatze 2,5 3 5,5
4 Etxeberria, Malen Aldatze 3 2,5 5,5
5 Borrella, Egoitz San Andres 2,5 2,5 5
6 Laskurain, Jokin San Andres 2,5 2,5 5
7 Malaga, Telmo San Andres 2,5 2,5 5
8 Agirre, Hodei Elgoibarko Ikastola 3 2 5
9 Osa, Unai Juan Antonio Mogel – Iturburu 1,5 3 4,5
10 Astigarraga, Iker Elgoibarko Ikastola 2,5 1 3,5
11 Saavedra, Jose Manuel San Andres 3 3
12 Del Campo, Lukas San Andres 2 2
12 Aristegi, Beñat Ikasberri – Azpeitia 2 2
13 Gisasola, Manex Juan Antonio Mogel – Iturburu 1 1
14 El Mezouary, Rayan San Andres 0 0

Benjaminak

# Izena Ikastetxea 1. eguna 2. eguna Batuketa
1 Garcia, Aimar La Salle Isasi 5 3 8
2 Varona, Xuban Juan Antonio Mogel – Iturburu 3 4,5 7,5
3 Ye, Ze Hao Aldatze 4 3,5 7,5
4 Gurrutxaga, Aimar Elgoibarko Ikastola 4 3,5 7,5
5 Baglietto, Koldo Juan Antonio Mogel – Iturburu 3 4 7
6 Lopez, Noan Aldatze 3 2,5 5,5
7 Asin, Mikel San Andres 2 3 5
8 Andaloussi, Marwa San Andres 3 2 5
9 Plazaola, Olatz Juan Antonio Mogel – Iturburu 2 2,5 4,5
10 Gallego, Aimar Aldatze 2 2,5 4,5
11 Ordoñez, Ainara Aldatze 3 1 4
12 Gonzalez, Aitor San Andres 2,5 1 3,5
13 Ulibarri, Lier Elgoibarko Ikastola 2,5 2,5
14 Rodriguez, Martin Aldatze 1 1 2
15 Larreina, Jokin Aldatze 1 1 2
16 Urkia, Haizea Mendaroko Ikastola 2 2
17 Iraolagoitia, Enaitz Mendaroko Ikastola 2 2

 

2018ko Batzar Nagusietarako deialdiak

Honen bidez Gipuzkoako Xake Federazioaren Ohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2018ko Azaroaren 18an (Igandea) izango da BERAUN BERA Klubaren egoitzan (Beraun kalean, 27, Errenteria). Lehen deialdia 10:30etan izango da eta 11:00etan bigarrena eta azkenekoa. Ondoko hau da gai zerrenda:

GAI ZERRENDA:

1. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu, hala badagokio.
2. 2019. urterako jarduketa plana.
3. GXFren 2019ko lehiaketa egutegia onartu.
4. 2019ko aurrekontuak onartu.
5. GXFren lehiaketa ofizialetarako oinarriak onartu (banakakoak eta taldekakoak).
6. Taldekako liga (zozketa).
7. Batzarrari egin zaizkion proposamenak (Gipuzkoako Xake Federazioan idatziz aurkeztuak 2018ko azaroaren 10eko 19:00ak baino lehen).
8. Galderak eta eskakizunak.


Honen bidez Gipuzkoako Xake Federazioaren Ez-ohiko Batzar Nagusira deitzen zaitugu. 2018ko Azaroaren 18an (Igandea) izango da, Beraun Beraren egoitzan (Beraun k/ 27, Errenteria). Lehen deialdia 10:00etan izango da eta 10:30etan bigarrena eta azkenenekoa.
Ondoko hau da gai zerrenda:

GAI ZERRENDA:

1. GXFren lehiaketa ofizialetarako araudiak aldatzea:
– Kirol Diziplina Araudia.
– Taldekako Ligaren Araudia.
– Banakako Txapelketen Araudia.
2. Galderak eta eskakizunak.

Dokumentazioa – Documentación