Archivo de la categoría: Individuales

Carmen Vicente da Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelduna

Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu zen txapelketa maiatzaren 9tik 23ra 6 jokalariren partehartzearekin. Hauxe sailkapena:

Final Ranking crosstable after 5 Rounds

Rk. Name Rtg FED 1 2 3 4 5 6 Pts.  TB1  TB2  TB3
1 Vicente Carmen 0 ESP * 1 1 1 1 1 5.0 0.0 5 10.00
2 Apellaniz Estibaliz 0 ESP 0 * 1 1 1 1 4.0 0.0 4 6.00
3 Sarria Maria Luisa 0 ESP 0 0 * 1 1 1 3.0 0.0 3 3.00
4 Orozco Mayra 0 ESP 0 0 0 * 1 1 2.0 0.0 2 1.00
5 Segura Maria Asuncion 0 ESP 0 0 0 0 * 1 1.0 0.0 1 0.00
6 Aguirre Elisabeth 0 ESP 0 0 0 0 0 * 0.0 0.0 0 0.00

AoWt0BXPcwOSldtVL-o1oqcLHW7j8fCrqIrPDov5Bg5X  Aq1SqnY35EMckReKl7PY77sP7PBXp_fXxrEIgnTDMLLP AqQJKvUE3UhZOdnUCwToRzWUXToFAnaRmolNn-uj3-27Ape_dGziYbCF95-516Vi_3gmg0KwESEYO29s6AhywmHY

 

Ivan Iturralde eta Ander Tafall dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapeldunak

Apirialren 25ean goizez Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailetan.

Alebin mailan Ivan Iturralde izan da txapelduna, Josu Manterola bigarrena eta Pablo Zaporta hirugarrena. Lehenengo neska Ainhoa Artola izan da, Susana Martinez bigarrena eta Miren Garmendia hirugarrena.

Infantil mailan Ander Tafall izan da txapeldun, Patxi Moreno bigarren eta Migel Aroztegi hirugarren. Estibaliz Apellaniz izan da lehenengo neska eta Sara Barandiaran bigarrena.

Emaitzak eta sailkapena helbide hauetan dituzue:

Argazkiak Hondarribi-Marlaxka elkartearenak dira. Eskerrik asko.

Jose Luis Guijarro eta Alfil dira Gipuzkoako Partida Azkarren Txapeldunak

Ibarran jokatu ziren abenduaren 13 eta 14an Gipuzkoako Partida Azkarren Txapelketak.

Banakakoak, Jose Luis Guijarro (Billabona) izan zen garaile Jokin Fernandez (Alfil) eta Aritz Izagirreren (Orereta-Mundarro) aurretik.

Igandeko taldekakoan hiru talde izan ziren, Beasaingo Alfil izan zen garaile eta Hondarribi-Marlaxkako bi talde gelditu ziren 2. eta 3. postuan.

Emaitzak Chess-Results webgunean aurkitu ditzakezu: Banakakoa eta taldekakoa.

Jubenil eta Nagusien Txapelketan Donostian

Gaur larunbata hasiko dira Gipuzkoako Jubenil eta Nagusien Txapelketan Donostian, Gros Xake Taldearen egoitzan.

Txapelketen jarraipena Chess-Results webgunean: Jubenilak eta Nagusiak

Jose Luis Guijarro da Gipuzkoako Txapeldun berria

Larunbatean bukatu ziren Gipuzkoako txapelketa Nagusia, Bigarren mailakoa eta hirugarrenekoa. Hauxek dira txapelketetako podiumak:

Txapelketa Nagusia

  1. Jose Luis Guijarro (Billabona)
  2. Iñigo Galarza (Fomento)
  3. Asier Urretabizkaia (Orereta)

Lehenengo Maila (Nagusiarekin batera jokatutakoa)

  1. Aritz Abalia (Gros Xake Taldea)
  2. Mario Gallego (Santikutz-Legazpi)
  3. Carlos Berdote (Gros Xake Taldea)

Bigarren Maila

  1. Ander Martin (Gros Xake Taldea)
  2. Asier Fernández (Alfil)
  3. Jon Lertxundi (Gros Xake Taldea)

Hirugarren Maila

  1. Jose Miguel Sanchez (Fortuna)
  2. Xabier Garmendia (Santikutz-Legazpi)
  3. Xabier Ruiz (Zarautz)

Gainera, orain dela bi aste bukatu zen Kadeteen txapelketa, eta hango podiuma ondokoa:

  1. Ibai Dorronsoro (Hondarribi-Marlaxka)
  2. Ander Martin (Gros Xake Taldea)
  3. Jose Luis Muñoz (Gros Xake Taldea)

Zorionak guztiei. Mailaz igo direnen jokalarien zerrenda, datozen asteotan jakinaraziko du Federazioak.

 

Emparejamiento de la 1ª ronda publicado

Hemos publicado el emparejamiento de la primera ronda del Campeonato Absoluto, Segunda y Tercera. Lo tenéis en los siguientes enlaces:

Os recordamos unos detalles de las Bases:

  • El tiempo de espera es de 60 minutos.
  • Está prohibido tener teléfonos móviles o cualquier otro medio electrónico de comunicación sin el  permiso del  árbitro dentro del   recinto de  juego,   salvo que estén completamente desconectados.  Si   tal  dispositivo produce  un  sonido,   el   jugador  perderá   la  partida.  El oponente será declarado vencedor. Sin embargo, si el oponente no puede vencer la partida por medio de ninguna serie de jugadas legales, su puntuación será de tablas.
  •  Ningún jugador podrá abandonar la sala de juego mientrás esté en juego su partida si no es con el consentimiento de algún miembro del equipo arbitral, el cual decidirá, tras valorar la situación   global   de   la   ronda   u   otros   permisos   de   salida,   si   lo   concede   o   no.  Queda prohibido a  los  jugadores el  acceso a  la sala de análisis mientras  sus partidas estén en curso.