ARRANO ELKARTEKO 2007.GO XAKE TXAPELKETA.

Arrano Elkarteko Xake Txapelketa, xakelari euskaldunentzat (hamargarrena).

2007.go irailaren 10etik 14ra. Arrano Elkarteko egoitzan (Redin kalea, 2). Arratsaldeko 5etan. Lau orduko partidak (2 ordu, jokalari bakoitzarentzat).

Parte hartzeko, Joseba Otano deitu beharra dago (948 14 70 66 telefonoan), arratsaldeko 4 t'erdietatik 7ak arte. Edo bestela, posta elektronikoz, helbide honetan: “ josebaotano@ono.com ”. Izena emateko epea 2007.go irailaren 9an amaitzen da.

Parte hartzea dohainik da.

Ezberdinketetarako sistemak: 1) Bucholz; 2) sonnenberg; 3) jokalarien arteko emaitza edo emaitzak; 4) kolorea (beltzen alde).

Garailearentzat trofeoa izanen da. Baita ere 14 urtez azpiko lehenengoarentzat. Bi sari jasotzerik ez dago.

1998. URTEKO TXAPELDUNA: JUAN PABLO ALEGRE.
1999. URTEKO TXAPELDUNA: JOSEBA OTANO.
2000. URTEKO TXAPELDUNA: JOSETXO LABAIRU.
2001. URTEKO TXAPELDUNA: JOSETXO LABAIRU.
2002. URTEKO TXAPELDUNA: JOSETXO LABAIRU.
2003. URTEKO TXAPELDUNA: JOSEBA OTANO.
2004. URTEKO TXAPELDUNA: EGOI HERNANDORENA.
2005. URTEKO TXAPELDUNA: DAVID ARJOL.
2006. URTEKO TXAPELDUNA: JOSEBA OTANO.

Nafarroako ELOrako eta Euskal ELOrako baliagarria da. Beraz, Nafarroako Xake Epaileen Batzordeak izendatutako epailea izanen du.

Iruñean, 2007.go abuztuaren 13an.

ARRANO ELKARTEKO XAKE TALDEA.