MIKEL GUREA VII. XAKE TXAPELKETA.

Eguna :
2006.go azaroaren 26an (igandea).

Tokia :
Hilarión Eslava Polikiroldegia (Burlata, Nafarroa). Benten Erronda kalean dago kokatua (Hilarión Eslava Ikastetxea eta Burlatako Kultur Etxearen ondoan.

Ezaugarriak :
Taldekako Txapelketa da. Talde bakoitzean, 4 jokalari eta ordezko bat.
20 urtez azpiko III. Xake Txapelketa, 1987. urtean edo ondoren jaiotako xakelarientzat izanen da.
14 urtez azpiko VII. Xake Txapelketa 1993. urtean edo ondoren jaiotakoentzat.
15 minutuko partidak izanen dira. Lehenengo jokaldi ilegalean, ohartarazpena eginen da; bigarrenean, partida galtzen da.

Aurreko fasea sei jardunaldiko sistema suitzarraren bidez jokatuko da, talde bakarrean. Lehenengo lau sailkatuek finalaurrekoak jokatuko dituzte: 1-4 eta 2-3. Bosgarrenetik zortzigarrenerako lehia ere izanen da. Baita hurrengo postuetarako ere.

Ezberdinketak: 1) Sonnen; 2) beren arteko emaitza; 3) Holandarra.

14 urtez azpiko Toneoko jokalariek beste Torneoan ere parte har dezakete. Baina jokalari batek bi taldetan aritzea zigortuta izanen da.
Ikastetxeko instalazioak zabalik egonen dira egun osoan, nahi izanez gero, beste kirolak ere praktikatzeko.

Ordutegia :
Goizeko 10etan, Torneoaren aurkezpena.

10 h 15' – 10 h 45': Lehenengo jardunaldia.
11 h 00' – 11 h 30': Bigarren jardunaldia.
11 h 45' – 12 h 15': Hirugarren jardunaldia.
12 h 30' – 13 h 00': Laugarren jardunaldia.
13 h 30': Parte hartzaileentzako bazkaria.
16 h 00' – 16 h 30': Bosgarren jardunaldia.
16 h 45' – 17 h 15': Seigarren jardunaldia.
17 h 30' – 18 h 00': Zazpigarren jardunaldia (finalaurrekoak).
18 h 15' – 18 h 45': Zortzigarren jardunaldia (finala).
19 h 00': Sarien banaketa.

Izen ematea :
Dohainik izanen da (bazkaria barne).

Izena emateko eta taldeko jokalarien zerrenda emateko azken eguna: 2006.go azaroaren 23an.
Harremanetarako: 699 55 96 04 (Mikel Razkinen telefonoa) edo “ mrazkin@hotmail.com ” helbide elektronikoan.
Ez da beharrezkoa gonbidapena Torneo hauek jolasteko. Nahi duten talde guztientzat irekita dago.
2004. urtean 175 jokalari batu ziren. Orain 250 jokalari lortzeko helburua jarrita dago, Nafarroan inoiz jokatu den Txapelketarik handiena egiteko asmoz.

Sariak :
Maila bakoitzeko lehenengo bost talde sailkatuentzat: Trofeoa.
Torneo bakoitzeko hiru jokalaririk hoberenentzat: Trofeoa. Hau erabakiko da hurrengoak kontutan hartuta: 1) Puntuak; 2) portzentaia; 3) Mahaia; 4) Taldea.
Torneo bakoitzeko lehenengo 10 taldeetako jokalarientzat: Dominak.

Iazko Torneoa gogoan :
Iaz Mikel Gurea A taldeak irabazi zuen 20 urtez azpiko II. Xake Txapelketa , Oberena A eta Gros A taldeen aurretik. Jokalaririk onenak David Arjol (Mikel Gurea A) , Aritz Mancha (Mikel Gurea A) eta Iñigo Martín (Gros A) izan ziren, hurrenez hurren.
14 urtez azpiko VI. Xake Txapelketa Oberena B taldeak irabazi zuen, Sociedad Ajedrecística Logroñesa eta Amaiur B taldeen aurretik. Jokalaririk onenak Markel Flores (Amaiur) , Jorge González ( Sociedad Ajedrecística Logroñesa) eta Mikel Etxebarria (Gros) izan ziren, hurrenez hurren.

2004.go Torneoa gogoan :
Orduan Oberena A taldeak irabazi zuen 20 urtez azpiko mailan , Mikel Huerga figura moduan edukita.
14 urtez azpiko mailan Leioako Barandiaran Institutuak irabazi zuen, Jon Ander González figura moduan edukita.

2006-11-12 .
Iturria: Mikel Gurea talde antolatzailea.