Urretxuko gaztetxoentzako III xake txapelketa
Atzokoan egun aparta izan zen Goierri xake taldearentzat, Gaztetxoentzako III edizioa egin zen Goierri k.e elkartearen egoitzan.Haurrak 3.30tarako gerturatu ziran bertara eta izenak hartu orduko txapelketa hasi zen.Aurtengoan parte hartze aldetik marka guztiak autsi ziran eta 70 ume inguru gerturatu ziran txapelketara,Urretxu-Zumarraga,legazpi, beasain,Oñate edo Elorriotik gerturatu ziran eta egia esanda aurre ikusitako marka guztiak autsi zirela, zaila ikusten dugu zenbaki hauek hobetzea , lortu duguna mantentzea izango da urrengo urterako helburua.
Esan parte hartzaile guztiak zintzotasunez aritu zirela txapelketa guztian zehar, arerioari errespetua azalduz eta ondo pasatzeko ahelegina eginez.Aurrez egindako planari jarraituz 18.00rak inguru askaria egin zen giro ezinobean, gurasoak, umeak eta goierriko antolakuntzak elkarlanean dena prest jartzekotan. Gero xakelari guztiei partaidetza saria banatu zitzaien eta horrezkero 16 sailkatu geratzen zirala esan.
Honenen artean Urretxuko xake eskola 2.0-ko, Unai Elias , Marina Romon ,Sergio Nebreda, Hodei Abaigar eta Julen Aperribai sailkatu ziran,Legazpiko Santikutzekoak ere beren lanak eginda etorri ziran eta ederki konpetitu zuten txapelketan, Xabier Garmendia, Jon Ander Goenaga, Iker Exposito, Igor Santamaría aipagarri, Beasaingo Arostegi anaiak ere buru belarri ahalegindu ziran eta duten maila ikaragarria erakutsiz txapelketan aurrera egin zuten.
Marinak lehen neskatoaren saria eraman zuen, Goierri xake taldetik esan sari hau xakean neska mutilen partaidetza berdintasun batera iristeraino mantenduko dela eta naiz aurtengoan hauen partaidetza handitu eta ia 15% izan, gure eskutik hau lortzeko ahalegin guztia egingo dugula argi utzi nai dugu.
Hirugarren eta laugarren posturako Jon Ander Goenaga eta Xabier Garmendia lehiatu ziren, azken honek garaipena eraman zuelarik . Finalera aurreko edizio guztiak irabazi dituen Unai Eliasek eta Migel Arostegik jokatu zuten, finala, ikaragarri gogorra atera zen eta lehenean berdinketa hitzarmena eman bazen, bigarrengoan aldiz Migel Arostegi txapelduna suertatu zen, Zorionak Migel!
Goierri Xake taldetik eskerrak eman nahi degu partaide guztiei, gurasoei eta honetan lagundu duten pertsona guztiei, legez eskerrikasko!!
Eskerrik asko Ion Alvarezi kronika eta argazkiengatik