Login

Don’t have an account?

Shopping Cart

Loading

Your cart is empty

Keep Shopping

Eskola-zirkuitua
By fgajedrez Urria 29, 2026

Eskola-zirkuitua

  • Standard
  • 5 minutes
  • 0 Comments

Gaia: 2026-2027ko Eskolarteko Xake Zirkuitu Berrirako egoitzak eskatzeko deialdia.

 

Klub eta erakunde laguntzaileen arduradun agurgarriok:

Zuekin harremanetan jartzen gara 2026-2027ko Eskolarteko Xake Zirkuitu berrirako jardunaldietako egoitza antolatzaile izateko zuen lankidetza eskatzeko.

Xakearen praktika sustatzeko, parte-hartzea errazteko eta ikastetxe, klub eta jatorri ezberdinetako ikasleen arteko bizikidetza bultzatzeko asmoz, aurten aldaketa garrantzitsua planteatu da eskolarteko lehiaketan.

 

Zirkuituak lau jardunaldi izango ditu, eta ikasle bakoitzak nahi adina jardunalditan parte hartu ahal izango du. Jardunaldiak igande goizetan egingo dira, honako data hauetan:

2026ko abenduaren 13a

2027ko urtarrilaren 17ª

2027ko urtarrilaren 31a

2027ko otsailaren 21a

 

Zirkuitu hau 3 kategoriatan banatuko da, ikasle bakoitzaren jaiotza-urtearen arabera:

 

Benjaminak: 2017an eta 2018an jaiotakoak

Alebinak: 2015ean eta 2016an jaiotakoak

Infantilak: 2013an eta 2014an jaiotakoak

 

Egutegia eta egoitzen banaketa behar bezala planifikatu ahal izateko, eskertuko genizueke jardunaldiren bat antolatzeko duzuen disponibilitatea jakinaraztea, informazio hau adieraziz:

 

Zein data/datetarako eskaintzen zareten egoitza gisa.

Txapelketa egingo litzatekeen lokalaren edo instalazioaren helbidea.

Espazioak baldintza egokietan har dezakeen jokalari kopuruaren gutxi gorabeherako edukiera.

Tokiko antolaketaren arduradunaren izena eta harremanetarako datuak.

 

Proposamen guztiak jaso ondoren, aukera desberdinak aztertuko dira behin betiko egutegia osatzeko, egoitzen banaketa orekatua izan dadin saiatuz.

 

Eskola-zirkuituaren OINARRIAK erantxi ditugu:   OINARRIAK

 

Eskertuko genizueke zuen erantzuna ahalik eta lasterren bidaltzea; hala ere, epea azaroaren 15ra arte egongo da zabalik.

Mila esker zuen laguntzagatik eta eskolarteko xakearen sustapenarekiko erakusten duzuen konpromisoagatik.

 

Adeitasunez,