Hondarribiko Emakumezkoen 9. Xake Ttopara
Hondarribia, 2026ko martxoaren 2a – Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardueren barruan, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak, Emeki – Emakumeen Elkartearekin elkarlanean eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Hondarribiko Emakumezkoen 9. Xake Ttopara antolatu du. Jarduera hau adin guztietako emakumeei zuzendua izan da, eta parte-hartzaileek talento eta pasioa partekatu dute.
Ekitaldian 26 jokalari aritu dira, 8 eta 83 urte bitartekoak, 3 txandako sistema suizoan lehiatu dira, 10 minutuko finish erritmoan. Puntuazioa berezia izan da, parte-hartzea saritzeko: garaipena 3 puntu, berdinketa 2, porrota 1 puntu.
Infarmazio gehiago:

