Gipuzkoako Xake Federazioaren Ohiko Batzar Orokorra
Donostia, 2023ko azaroaren 13a
Batzarkide agurgarria:
Honen bidez dei egiten dizugu Gipuzkoako Xake Federazioaren (aurrerantzean GXF) Ohiko Batzar Nagusira. Batzarra abenduaren 2an (larunbata) izango da Zubi Ondo Xake Elkartearen lokalean (Juan Mugerza 22, Elgoibar), 10:00etan lehenengo deialdian eta 10:30ean bigarren eta azken deialdian (litekeena da bigarren deialdian izatea). Honakoa izango da
GAI-ZERRENDA:
- Aurreko ohiko batzarraren eta aurreko ezohiko batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Lehendakariaren txostena.
- Enpresa bat kontratatzea, hala badagokio, GXFk Datuak Babesteko Legea betetzeko, eta datuak babesteko ordezkaria izendatzea, hala badagokio.
- 2022ko Kirol Memoria.
- Txapelketa ofizialen oinarriak aldatzeko proposamena.
- GXFren 2024ko txapelketen egutegia onartzea (Gipuzkoako Liga eta Gazteen Liga izan ezik, horiek aurreko batzar batean onartu baitziren).
- 2024ko Gipuzkoako Ligako Hirugarren Mailako egitura onartzea.
- 2024ko Gipuzkoako Ligako igoera- eta jaitsiera-sistema onartzea.
- 2024ko Gipuzkoako Ligako maila eta taldeen konfigurazioa.
- Galdera-eskariak
Batzarrera bidali nahi duzuen dokumentazioa azaroaren 28ko (asteartea) 24:00ak baino lehen bidaltzeko eskatzen dizuegu, dokumentazioa aztertu eta gainerako batzarkideei bidali ahal izateko.